Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pinttúra
piói
piói, pióia. (b). izena. Peón. Igeltserua bi pioikin dabill.
pioka. estepan. (b). adberbioa. Piando. Pioka diardue txorikumak. Sin. txioka.
píontza, píontzia. (c). izena. Pioi lana.   Peonaje. Ez genduan asko ikesi. Gero gure kasetara geixao ikesi genduan, zeatxik eze ofiziua ikestera joan, da betik piontzia, au biaok, ori ein biaok eta zea, au eta bestia. Sebas.
pípa. 1. pípa, pípia. (a). izena. Pipa de fumar. pípia jo. (c). esapidea. Adarra jo. Nik joko jotxenet onei pipia. Ortuan eingo jone erok nai bajone lana. Eli./ Arek jo jostak neri pipia! Esklamazio gisa, batik bat. pipian pare. (c). esapidea. Primeran. Pipian pare bizi aiz eta oinddio kejau. 2. pípa, pípia. (c). izena. Ogi mehe, xigortu eta luzea.   Pipa de pan. 3. pípa, pípia. (d). izena. Dolareko upel handia, fijoa, zuku guztiak batera hartzen dituena. Pipia esaten gontsan; pipian forman eindda, geldik, fijo egoten da; ta gero andik, an naastu eta barriketara partidu. Iru estualdi ero lau emon, len esan douna, lelengo estutua ta bigarrena ta dana pipa batera artu. An ikara bat eraiñ, berdiña urten daixen. Don. Ontzi honi upel ere bai. Ik. úpel.
pípar, pipárra. (a). izena. . capsicum sp. Pimiento. Ik. pipar-txorixéro, piparmiñ, pipárraundi. lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri. (a). esaera. Piperraren igarkizuna. "Lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri: pucherito rojo, todo lleno de piojos (acertijo del pimiento)." (Izag Oñ). pípar eiñ. (d). du esapidea. Hacer novillos. Antzuolan erabiltzen da, eta Bergaran ere bai lehenago. Gure denboran TXARRITTAN EI piparra baiño gorrixago jarri. esapidea. Gorri-gorri jarri.   Ruborizarse. Piparra baiño gorrixago jarri da neskiak eskua emun dotsanian. piparra baiño gorrixagua. (b). esapidea. Oso gorria. piparra baiño zittalaua. esapidea. Oso zitala. 2. piparrik pez. (b). esapidea. Batere ez. Ari etxako piparrik pe inporta bestiak ze pentsatzen daben.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
pipar-txorixéro, pipar-txorixerúa. (b). izena. Pimiento verde, choricero. Pipar-txorixeruak zartaiñian erreta, gauza ederra. Sin. txorixero.