Hiztegia
pezeta. 1. pézeta, pézetia. (a). izena. Peseta.
Pezetiaatik duroik ez. esaera. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz) 2. pézetak. (c). izena. . Ik. júdas lóra.
pído!. (b). interjekzioa. Ezin da, debekatuta dago, ume jolasetan. "No vale", en los juegos infantiles. Pido oe azpixan ezkutatzia./ Kontatzen dan bittartian begiratzia pido! Ik. piédre.
piédre. (d). Haur jolasetan "mala", falta. Txirikilla sasi artera bota ezkero piedre da. Gaztelerazko "pierde"-tik, ziur asko. Sin. mala. Ik. pído!.
piétarri, piétarrixa. (d). izena. Lixiba jotzeko harria. Don. Sin. albérgarri, lixíbarri, puxetarri.
piéza. 1. pieza, piezía. (a). izena. Pieza. Fabrika batetik bestera pieza karriuan ibiltzen da./ Ezta pieza aundixa biar gizon galanta errenditzeko.
Pikardiaz esan ohi da emakume txikiak gizon handia (edo alderantziz) «zuzen» erabiltzen edota ohean asetzen duenean. 2. pieza, piezía. (b). izena. Pieza musical. Eta gero Bidekutzian bi, toketak esaten gontsan, bi pieza, toketak zien orduan. Azkonaneko aurrian beste bi pieza. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
Ik. tóketa.
piezakuan. adberbioa. (Eibar) "Trabajo a destajo. Bihargiñari ordaintzeko moduetako bat: produzitzen daben piezako hainbeste. Eibarren piezakuan eittia nahixago izaten dau bihargiñak." (SB Eibetno).
pikadúra. 1. pikadura, pikaduría. (c). izena. Sega pikatu ondoren mehetua gelditzen den une zorrotza. La zona delgada y afilada que queda al picar la guadaña. Alanbre asko dago ta laster izurrauko jatzu pikaduria./ Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. Ik. zorroztúra. 2. pikadura, pikaduría. (c). izena. Egiteko tabakoa.
Pikaduría erretzen zeban aittajunak.
pika -jungura. "Yunque pequeño. Sega zorrozteko erabiltzen dan burdiña." (SB Eibetno). Ik. pikámaillu.
pikámaillu, pikámailluak. (d). izena. Jungura (ingudea) eta segamailuak osatzen duten multzoa. Conjunto de yunque y martillo, usado para afilar la guadaña. Pluralean.
píkante. 1. píkante, píkantia. (a). izena. Picante. Pikante geixegi bota jatzu bakaillauai.
2. píkante, píkantia. (a). adjektiboa. Picante. Etxako gustatzen odoloste pikantiak. Sin. míñ.
pikardíxa. 1. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Picardía, malicia. Gaztiak izan arren pikardixa asko dauke.
2. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Ezbeharra. Desastre, desaguisado. Beixak ortura sartu eta pikardixan bat eiñ ezteixen, ondo zaindduizuz.
3. pikardixa, pikardixía. (d). zenbatzailea. Oso ugari. Palabra que indica abundancia extrema. Bedar txarra pikardixia dator ortuan. NOR mugatuan ia beti. pestia, plagia sin. direla esan daiteke. Ik. peste, plaga.
pikatxóe, -i,, pikatxóia. (b). izena. Bidegintzan eta erabiltzen den lantresna. Pico. Kalian ganora barik dabitzen gaztiei pikatxoia ta palia emongo noskiek.
pikáu. 1. pikáu. (a). dio aditza. Sugeak, erleak edo edozein zomorrok heldu. Erliak pikau dost.
2. pikáu. (a). dio aditza. Hazkurea eman buruak, granoak eta abar. Buruak pikatzen dost.
3. pikáu. (c). du aditza. Harriak, txingorrak edo txoriek barazkiak edo fruta zulatu. Arri zaparrariak ziero pikauta lagaittu madarixak.
4. pikáu. (a). da aditza. Picarse. Edozer gauzagatik pikatzen da. Belaunaldi zaharrek ez dute erabiltzen.
5. pikáu. (b). aditza. Zorroztu.
Ik. errotía pikáu, ségia pikáu.
1. píke, pikía. (c). adjektiboa. Aldapatsua. Empinado, -a. Aldapa pikia dago guretik zuenera./ Leku pikian daukau maastixa.
píkor. 1. pikor, pikórra. (c). izena. Ale txiki eta borobila. Edur-pikorra, edur oso xehea eta gogorra. Irinez aixa egitean ere pikorrak sor daitezke. Azaleko garautxoez ere entzun daiteke. Palabra no muy usada, pero con campo amplio que significa grano, grumo, en general; cosa pequeñita y redonda. Edur-pikorra, ero txingor xeia be bai; pikorra baitta aixa eitten danian iriña gogortuta geratzen danian. Klem. Ik. edur-píkor. 2. pikor, pikórra. (c). izena. Eztarriko lakarra, denbora guztia eztarria garbitzen egotera behartzen duena. Afección leve de garganta. Eztarriko pikorra kendu ezindda nabill aste guztia.