Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pertxeroe, -i
petrólio-óntzi
petrólio-óntzi, petrólio-ontzíxa. (d). izena. Lámpara de petroleo. Kurtzelua aretxek zeban izena, petrolio-ontzixak. Karburuakin bazan kandilla esaten zan, eta petroliuakin bazan kurtzelua. Don.
pétxera, pétxeria. (d). izena. Pechera, especie de sostén antiguo. Etzan oingo sostenen moduan; zan jaztekua, txaleko bat balitz bezela, puntilladuna lepuan, puntilliakin, da gero emen estutu zela eitten zan loturan ba, puxkat lotu eitte zan aurrian, txalekua, da orduan ba puxkat petxuak gora eusteko ta ola. Petxeria. Don. Uste dugu gorontz eta petxera gauza bera direla. Ik. gorontz.
pétxu, petxúa. (a). izena. Paparraldea.   Pecho. Baloiak petxuan jo nau. Paparra kanpoko aldea da eta petxua bai kanpoa eta bai barrua. petxúa artu. (b). (eufemismoa.) PETXÚA EMON. Titia hartu edo eman. Ik. titi, bular. petxúa etara. (d). Sacar pecho. Kriston otza eiñ arren an jebillan petxua etarata./ Ein ddokena eindda gero ez etorri ona petxua etarata Harrosko samarrengatik ere esan ohi da.
petxúko, petxukúa. (c). izena. Birikietako gaitza. Tuberculosis. Len jente asko iltze zan petxukuakin. Sin. pulmóiko. petxútik egon. (c). PETXUKUÁKIN EGON. Petxuko gaitza izan, tuberkulosia, alegia. Aren anaia petxutik zeuan.