Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
perratzáille
péspunte
péspunte, péspuntia. (d). izena. PRESPUNTE. Pespunte, joskura klase bat. Izetez dok pespuntia joskura klase bat. Makinaz josten dan moduan, eskuakin josten dan joskuria. Ertzetan ero, baitta adornu moduan be, pespuntia; ertzian eztala be bai. Klem.
péste. 1. peste, pestía. (c). izena. Kakatsua, gogaikarria.   Peste, fastidioso, pelma. Oixe dok benetan mutiko pestia. Ik. kakátsu, péndejo. 2. peste, pestía. (d). zenbatzailea. Oso ugari. Palabra que indica abundancia extrema. Aurten sagarrak pestia dauka./ Perretxikua pestia dago Naparruan. Pestia forma bakarrik. Aurreko hitza ere mugatuan. Ik. dispárate, plaga, pikardixa. 3. peste, pestía. (c). izena. Izurritea.
petátxu, petatxúa. (b). izena. Remiendo. Praka orri petatxua ipiñiozu. Sin. adábakiñ, mániki.
© Gorka Ortega
petenáda, petenadía. (d). izena. Ganadu ostikada.   Coz. Mekauben, orrek jaurtzen jittuk petenadak. Pluralean, batik bat. Etim.: Petain mariscal frantsesa, Munduko I. Gerratean famatu bihurtu zena Ik. ostikára, olata.
péto. 1. péto, pétua. (c). adjektiboa. Benetakoa, tipikoa.   Auténtico, -a. Zuen aittajuna zuan basarrittarra petua./ Auxe dok Urbixako gaztai petua. 2. péto, pétua. (c). adjektiboa. Berdin-berdina. Pertsonen antzaz ari garenean gehienetan.   Igualico igualico. Aittan peto-petua da. P 3. peto eiñ. (d). Porrot egin. Denda txikixak peto eiñ dabe eta oiñ danok Eroskira goiaz.