Hiztegia
patáta. 1. patata, patatía. (a). izena. . solanum tuberosum. Patata. edarra patatia!. esapidea. "Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz)
2. patata, patatía. (b). izena. Galtzerdietako zuloa. Agujero en el calcetín. Egundoko patatia dauka galtziak. Praketakoari ere dei dakioke.
patatazittáko, patatazittakúa. (c). izena. Patata hazitarakoa, hazitarako patata. Patata de siembra. Aurten patatazittakua sekula baiño karuao dago.
patérnoster, patérnosterra. (c). izena. Aita Gurea, Ave Maria eta Gloriak osatzen duten errezu multzoa. Paternóster. Iru paternoster errezau daizkun biaje on bat eitteko.
patrífilio, patrífiliuak. (c). izena. (adierazkorra.) Langintza bat oso azkar burutzen denean Laster ein najittuan ango patrifiliuak esan ohi da. Retegik orduerdixan ein jittuan patrifiliuak finalian./ Aura zuan pintxazua bizkor konpontzia; utsa denporan ein jittuan patrifiliuak. Etim.: latinezko "In nomine patri et filio"
patroe -i. 1. patroe, -i. (a). izena. Patrón. 2. patroe, -i, patroia. (c). Josteko patroia. Patroiak-eta al dan modukuak; neurrixak artu ta ebai ta josi. Maria.
páttal. 1. pattal, pattála. (c). adjektiboa. Eskasa, motela. Eguraldiagatik eta ardoagatik, batik bat. Malo, -a, flojo, -a. Gaur be egualdi pattala dago./ Ardao au pattal samarra da. 2. pattal. (c). adberbioa. Gaizki. Gaixo samar, ondoezik, batik bat. Mal, deficientemente. De salud, generalmente. Aspaldixan pattal samar dabill./ Pattal samar urten zoskun konziertuak.
páttar, pattárra. (b). izena. PATXAR. Koñaka; lehen granelekoari, batik bat. Coñac, decíase antes sobre todo al de granel, al "matarrata". Ahora también al de marca. Kafiai pattar puxkat botatzen dotsa beti.
Pattar eta koñak biak erabiltzen dira; adinekoek lehena gehiago, gazteek bigarrena. Oso adinekoek PATTAR GORRI ere bai koñakari eta PATTAR ZURI anisari.
pattar aots, pattar aotsa. izena. "Eztarria urratuta bezala kantatzen duen ahotsarengatik esaten da.
Pattar aots ori zela gustau leike!/ Chavela Vargasek dauka pattar aotsa, bere bizitzan zenbat eran eta erre ete." (Lar Antz).
patxára, patxaría. (b). izena. Patxada. Cachaza, pachorra, tranquilidad. Patxara ederra daukala emuten dau./ Lanak patxaraz ein bia die./ Patxaran jarritta berbetan bota dou atsaldia.
Ant. patxára, patxára onían, patxarázko.
patxarázko, patxarazkúa. (c). izenlaguna. PATXAROSO, -A, PATXARA ONEKO. Patxada onekoa den pertsona edo animalia. Lekuari dagokionez leku lasaia, eta baita, zaharren ahotan, leku laua, aldaparik gabea. Persona tranquila, de buena cachaza; sitio tranquilo, y, en boca de los más mayores, sitio sin cuestas. Etorri dan medikuak patxarazkua emuten dau./ Patxara onekua zuan zuen aittajuna./ Leku patxarosuan dago gure basarrixa.