Hiztegia
patxára, patxaría. (b). izena. Patxada. Cachaza, pachorra, tranquilidad. Patxara ederra daukala emuten dau./ Lanak patxaraz ein bia die./ Patxaran jarritta berbetan bota dou atsaldia.
Ant. patxára, patxára onían, patxarázko.
patxarázko, patxarazkúa. (c). izenlaguna. PATXAROSO, -A, PATXARA ONEKO. Patxada onekoa den pertsona edo animalia. Lekuari dagokionez leku lasaia, eta baita, zaharren ahotan, leku laua, aldaparik gabea. Persona tranquila, de buena cachaza; sitio tranquilo, y, en boca de los más mayores, sitio sin cuestas. Etorri dan medikuak patxarazkua emuten dau./ Patxara onekua zuan zuen aittajuna./ Leku patxarosuan dago gure basarrixa.
pátxo, pátxua. (a). izena. (haur hizkera.) MÁTXO, -UA. Patxoa. Besito (inf.). Amari pa txikixa nola esaten den galdetzean matxua dio; Idurixon, bere jaiotetxean, hala esaten zutela. Seme-alabok sekula entzun gabe geunden, beti patxua aditu uste izan dugulako. Ik. pa.
páusaje, páusajia. (d). izena. Ibiltzeko era. Forma de andar, de dar pasos. Solamentian eztauka pausaje jaso-jasua. Ia beti pausaje baldarra, narrasa zentzuan entzun ohi da.
páuso, pausúa. (a). izena. Paso. Guretik zuenera iru pauso dare.
pausua moztu. (c). esapidea. Zahartu. Felipe pastorie etorri jakuan aittei, pausue be moztu jakola ta ia mutillen bat bialduko auen ardixek ekarteko ta. (AA ArrasEus, 200. o.). pausúan. (c). adberbioa. Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria. Ik. laukúan, trótian. pausúan-pausúan. (c). esapidea. A cada paso. Donostian pausuan-pausuan topatzeittuzu bergaarrak.