Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pasmo bédar
páttar
páttar, pattárra. (b). izena. PATXAR. Koñaka; lehen granelekoari, batik bat.   Coñac, decíase antes sobre todo al de granel, al "matarrata". Ahora también al de marca. Kafiai pattar puxkat botatzen dotsa beti. Pattar eta koñak biak erabiltzen dira; adinekoek lehena gehiago, gazteek bigarrena. Oso adinekoek PATTAR GORRI ere bai koñakari eta PATTAR ZURI anisari.
pattar aots, pattar aotsa. izena. "Eztarria urratuta bezala kantatzen duen ahotsarengatik esaten da. Pattar aots ori zela gustau leike!/ Chavela Vargasek dauka pattar aotsa, bere bizitzan zenbat eran eta erre ete." (Lar Antz).
pattin, pattina. izena. (Eibar) Pozo artesiano. Ik. pozádera.
patxára, patxaría. (b). izena. Patxada.   Cachaza, pachorra, tranquilidad. Patxara ederra daukala emuten dau./ Lanak patxaraz ein bia die./ Patxaran jarritta berbetan bota dou atsaldia. Ant. patxára, patxára onían, patxarázko.
patxarázko, patxarazkúa. (c). izenlaguna. PATXAROSO, -A, PATXARA ONEKO. Patxada onekoa den pertsona edo animalia. Lekuari dagokionez leku lasaia, eta baita, zaharren ahotan, leku laua, aldaparik gabea.   Persona tranquila, de buena cachaza; sitio tranquilo, y, en boca de los más mayores, sitio sin cuestas. Etorri dan medikuak patxarazkua emuten dau./ Patxara onekua zuan zuen aittajuna./ Leku patxarosuan dago gure basarrixa.
patxaróso, -a,, patxarosúa, -ía. (c). adjektiboa. Patxada onekoa. Ik. patxarázko.
Patxi. (a). Pertsona izena. Pátxiko eta Fráixko izenekoak ere badira.