Hiztegia
pástel. 1. pastel, pastéla. (a). izena. Pastel. 2. pastel, pastéla. (d). izena. Uberako zaharrek gailetei deitzen zieten. Etara bi ardau botilla, azeitunak eta pastelak.
3. pastel, pastéla. (c). izena. (eufemismoa.) Kakapila. Etxe aurrian laga juan pastela txakurrak.
pastela laga. (c). PASTELA TOPAU. Arazoa, korapiloa utzi besteentzat, edo aurkitu. Fabrikia kiebra jo, langilliei pastela laga eta ospa egin juan./ Pastel edarra topauko dabe etxian bakaziñotatik bueltan.
pastóre, pastoría. (a). izena. Artzaina. Pastor. Au gaztai au pastoriai erosittakua da. Artzaiñ, ezagutu arren, ez da esan ohi.
Pastóre égunak. (d). izen propioa. Zozomikoteen hemengo izena. Martxoaren azkenengo eta apirilaren lehenengo egunak. Eguraldi txarra egin ohi du. Don. Ik. márti.
pastóre-txábola, pastóre-txábolia. (d). izena. Ardi-txabolaren aldamenean egon ohi den artzainaren txabola txikia. Bat ardi-txabolia da ta bestia pastorian txabola. Bost pastore-txabola. Guk pastoria esaten dou, artzaiña be esaten dok paiña. Elusu aldian artzaiña esaten da, artzaiñetxía esate jakuan, albuan txiki bat egoten zuan, txabolatik albora eindda. Don. Sin. artzaiñetxe (Elos.). Ik. ardí-txábola.
patáta. 1. patata, patatía. (a). izena. . solanum tuberosum. Patata. edarra patatia!. esapidea. "Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz)
2. patata, patatía. (b). izena. Galtzerdietako zuloa. Agujero en el calcetín. Egundoko patatia dauka galtziak. Praketakoari ere dei dakioke.