Hiztegia
paráda. 1. parada, paradía. (c). izena. Txakurrek jaikitako animaliari —erbiari, basurdeari edo azeriari, adibidez— ehiztariak itxoiten dion lekua. Lugar donde el cazador espera a la pieza que han levantado los perros. Paradan egotia, erbixa ta pasatzeko lekuan, paradan, kazarixa egotia dok. Klem./ Paradara aillegauta gero akordau nitzuan kartutxuak aaztuta joan nitzala. PARADAN EGON, batik bat.
2. parada, paradie. (c). izena. (Leintz) Hazitarako idiskoak behiak estaltzen dituen lekua. Gu hogei urtien paradie eukitte gaz eta hemen inguruetatik asko etorten zien behixaz zekorrana. (AA ArrasEus, 234. o.).
Sin. kastétxe, puésto. 3. parada, paradía. (a). izena. Autobusa gelditzen den lekua. Autobusan paradan etxoingotsut.
4. parada, paradía. (a). izena. Futbolean, atezainaren geldiketa.
paraguéro, paraguerúa. (c). izena. Etxez etxe guardasolak eta metalezko ontziak konpontzen jarduten zuen langile ibiltaria. Gailegoak (Orense aldekoak) izan ohi ziren. Paragüero, artesano ambulante que arreglaba recipientes de metal y paraguas. -Paragueruak zer konpontzen zeben? —Paragueruak zer konpontzen zeben? —Guardasolak eta lapiko ipurdiak. Kerten barrixak pe baitta; lapiko ipurdiak konpontzen eukitzen juen lan geixao kasik; petatxuak ipiñi, ipurdi barrixak bota ta. Klem./ Zartaiñ-ipurdixa zulatuta dago ta paragueruai etara bia jako urrengo datorrenian. Ik. katxarrero.
páraje, párajia. (b). izena. Paraje, lugar. Oso paraje politta da Aralar./ Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don.
paránda, parandía. (c). izena. fringilla coelebs. Pinzón. Txori txiki bat. Sin. negúta. Ik. neguko paranda.