Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pákete
pánal
pánal, panála. (c). izena. Panal. Sin. ábao, -u.
pándero, -u. 1. pándero, pánderua. (b). izena. Pandero, pandereta. Katu-narruz einddakuak ei die pandero onenak. 2. pándero, pánderua. (c). izena. Ipurdia; sexua ere bai. Honelakoetan: An zeuan, pandero guztia bistan. PANDERUA BISTAN. esap. Emakumeez batik bat.
pándero-joteille, pándero-joteillía. (c). izena. Panderista. Atxabaletako Joane zuan pandero-joteille animosua.
pando. Ganaduak pausoa ematerakoan orpoa aurreratzea, perratzaile baten arabera. Batzuk botatze zeben kaskua muturra aurretik dabela, beste batzuk orpua botatze zebenian, topino zan ori, topino aurrera; ta atziakin jote zebenian geure bezelaxe, personen moruan, pando, Topino ta pando, topino olan muturretik pausua itte zabanian, eta bestia e orpuakin jote zebenian. Roman Uriarte. Kontu bitxia da. Ez diogu beste inori entzun.