Hiztegia
págu, págua. (c). izena. Ordaina, pagamendua. Pago. Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu.
Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua.
páiñolo, -u, páiñolua. (b). izena. PÁIÑELO, -U. Pañuelo. Mutikua, eztaukak paiñolorik, ala?/ Tortak paiñolo puntan lotu ta tan ricamente. Sot./ Paiñeluak koroiakin, brillantiak koroiakin, todo-todo erregen koroiakin. Eli. Ik. burúko páiñolo, -u, eskú-páiñolo, -u, mokó-páiñolo.
páitta, paittía. (b). izena. Ahatea, etxekoa, batik bat. Pato, dícese sobre todo del doméstico. Eun paittatik gora euki giñuzen. Sin. aáta, bili.
paittá-árrautza, paittá-árrautzia. (c). izena. Huevo de pato. Paitta-arrautza ugari jan giñuan mutikotan.
pajaríau. (d). du aditza. Txori txikiak likaz edo sarez harrapatu. Pajarear. Luis bere bi lagunekin pajariatzen dabill San Juanen.
pákete. 1. pákete. (a). izena. Paquete. 2. pákete. (a). izena. Ume txikien painala. Onezkero paketia aldatu biarrian eukiko dau.
paketeríxa, paketerixía. (c). izena. Paquetería. Lo usan los transportistas al referirse a los paquetes en general. Nik naixao juat karga aundixak ibilli paketerixia baiño. Paketerixíak lan aundixa jaukak errepartitzen.
pakun. (d). onomatopeia. Fusilaren tiro-hotsa. Iru egunian entzun zittuan tiro-otsak Deskarga aldian: pa-kun!, pa-kun!, pa-kun...! nazionalak Bergaan sartu aurretik. Klem.
pála. 1. pála, pália. (a). izena. Pala de trabajar. Obretakoak, pinuak zuritzekoak, etab. 2. pála, pália. (a). izena. Escabadora. Atsaldian etortzekua da palia.
3. pála, pália. (a). izena. Pala de jugar a la pelota. PALAN IBILLI, EI 4. pála, pália. (c). izena. PÁLETA. Aho erdian dagoen hortz zabal bakoitza. Paleta, diente incisivo. Goiko palia apurtu jako ta lotsatu eitten da barre eitten.
PÁLETA ere bai. Sin. ortz.