Hiztegia
pagó-motz, pago-mótza. (c). izena. Gorakoa moztutako pago adarzabala. Gure basoetako gehienak halakoak dira. Haya desmochada. Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian: pago-lizarra ero pago-luzia. Klem. Ant. pago-lízar, pago-luze.
pago-tántai, pago-tantáixa. (d). izena. Pago-lizarra. Haya bravía, no desmochada. Ori danoi ei zan paga-tantaixa, dana pagua; egurra ei zan ori ikusgarrixa. Erri-basuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil. Sin. pago-lízar.
pagotei, págoteixa. (c). izena. (Bergarako kalea) Pagadia. Bergarako kalean, batik bat. Sin. págadi.
pago-txára, pago-txaría. (c). izena. Berez etorritako pagadia. Jaral de hayas. Oindio badare paga-txarak, oinddio puxketak, ezta. Hil. Ik. txára.
págu, págua. (c). izena. Ordaina, pagamendua. Pago. Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu.
Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua.
páiñolo, -u, páiñolua. (b). izena. PÁIÑELO, -U. Pañuelo. Mutikua, eztaukak paiñolorik, ala?/ Tortak paiñolo puntan lotu ta tan ricamente. Sot./ Paiñeluak koroiakin, brillantiak koroiakin, todo-todo erregen koroiakin. Eli. Ik. burúko páiñolo, -u, eskú-páiñolo, -u, mokó-páiñolo.
páitta, paittía. (b). izena. Ahatea, etxekoa, batik bat. Pato, dícese sobre todo del doméstico. Eun paittatik gora euki giñuzen. Sin. aáta, bili.
paittá-árrautza, paittá-árrautzia. (c). izena. Huevo de pato. Paitta-arrautza ugari jan giñuan mutikotan.
pajaríau. (d). du aditza. Txori txikiak likaz edo sarez harrapatu. Pajarear. Luis bere bi lagunekin pajariatzen dabill San Juanen.