Hiztegia
otxandixo iltza, otxandixo iltzía. (d). izena. OTXANDIXOKO ILTZA. Eskuz egindako iltza handi samarra; lau alde ditu eta buru biribila. Len toki batzutan otxandixoko iltzia asko joste zan, burua biribilla dakenak, [gorputza] kuadrao-kuadrao. Oiñ eztao olakoik. Sebas. Mailuz egindakoak ziren; luzean hamar zentimetrotik hogeira zeukaten.
otxarren, otxarrena. izena. (Antzuola) "Banasta txikia. Otxarrenakin lurretan be itten giñuan guk bizkarrian artuta. Auzolanian pozik juten giñen gaiñea." (Lar Antz) Ik. banástatxo.
otxindu. (d). aditza. (Eibar) OTXIÑAK EIÑ. Dirutu, aberastu. Besterik ezian, alditxo baterako otxinduko gaituk beintzat. (SM Zirik)
otxókuarto, otxókuartuak. (c). izena. Puñetas. Sermoiekin eta otxokuartuekin aspertuta najaok ni! eta ze otxókuarto!. esapidea. Ni qué puñetas! Haserretutakoan esan ohi da. Ze afari tta ze otxokuarto, gaur kastigauta urten barik!/ —Aitta, elaua. —Ze elau ta ze otxokuarto, gero eztarriko miñez ibiltzeko. Sin. eta ze prosozíño!.
otz. 1. otz, ótza. (a). izena. Frio. Aurten eztau otz aundirik eiñ.
ótzak artzen egon. (c). esapidea. Luzaroan leku otzean egon. Pasau zaittie barrura or otzak artzen egon barik. ótzak pasáu. (c). esapidea. Hotzak kalte egin, egonean, batik bat. Aura joan dan domekan otzak pasau zeban elizpian./ Palo puntetan ibilli, da otzak pasau zuan. JJp. 2. otz, otza. (a). adjektiboa. Frio, -a. Esne otza eran dot.
San Bizente otza, neguan biotza. (c). esaera. San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak. 3. otz. (b). adberbioa. Fríamente, sin entusiasmo. Alkatiak oso otz artu zeban gure plana.
otzían. (b). adberbioa. ÓTZ-ÓTZIAN. Burua bero izan gabe; baita, mentalizatu gabe. Biar Urbixara? Otz-otzian arrapau nok eta etxakixat ze esan./ Personia ola otzian iltzeko barrua bia dok. Ik. odol-otzían. 4. otz!. (a). Frio, frio! Jolas askotan katibuari otz!, otz! esaten zaio txarto doala adierazteko. Ant. bero! bero!.
ótzan, otzána. (d). adjektiboa. ÓTXAN. Manso, -a, pacífico, -a. Katakuma au otzan-otzana da. Katuei, abere txikiei eta eta pertsonei buruz esana, gehienbat. Abere handiei, mantso.
otzándu. (d). da aditza. OTXANDU. Amansarse, aplacarse. Gaztetan matraka majua izandakua da, baiña aspaldixan majo otzanduta dago. Ik. mantsótu, umílddu, apáldu.
otzíkara, otzíkaria. (b). izena. Escalofrío. Otzikaria emoten dau munduai begiratziak/ Gaizki dabill, otzikarekin da.
oxinga, oxingia. (d). izena. OXINGIRA. Zingira, toki urtsu eta lohitsua, ura sortzen den lekua delako. Cenagal. Oxingiria izen balitz a, ero lur flojua izan balitz a, ipini biko zan ormia. Oxingia da lur biuna ta ura urteten dabena. Felix.
Sin. izíngura.
ozbéra, ozbería. (c). adjektiboa. OZPÉRA. Hozpera. Friolero, -a. Iru mantakin eitten dau lo, alako ozberia da eze.
Sin. ozkill. Ik. Otxakílla.
ozbero. izena. Hotza eta beroaren nahastea, tenperatura aldaketa. Sartu nitzuan tabernara eta ozberuakin antiajuak laiñotu jatazen. ozberúa eiñ. (c). du aditza. Isurkin hotza eta beroa nahastu epela lortzeko. Mezclar un líquido caliente con otro frío para obtener uno templado. Esne ori berogixa daukazu ta ozberua eizu frigorifikokuakin.