otz

otz. 1. otz, ótza. (a). izena. Frio. Aurten eztau otz aundirik eiñ. ótzak artzen egon. (c). esapidea. Luzaroan leku otzean egon. Pasau zaittie barrura or otzak artzen egon barik. ótzak pasáu. (c). esapidea. Hotzak kalte egin, egonean, batik bat. Aura joan dan domekan otzak pasau zeban elizpian./ Palo puntetan ibilli, da otzak pasau zuan. JJp. 2. otz, otza. (a). adjektiboa. Frio, -a. Esne otza eran dot. San Bizente otza, neguan biotza. (c). esaera. San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak. 3. otz. (b). adberbioa. Fríamente, sin entusiasmo. Alkatiak oso otz artu zeban gure plana. otzían. (b). adberbioa. ÓTZ-ÓTZIAN. Burua bero izan gabe; baita, mentalizatu gabe. Biar Urbixara? Otz-otzian arrapau nok eta etxakixat ze esan./ Personia ola otzian iltzeko barrua bia dok. Ik. odol-otzían. 4. otz!. (a). Frio, frio! Jolas askotan katibuari otz!, otz! esaten zaio txarto doala adierazteko. Ant. bero! bero!.