Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ótondo bédar
otxókuarto
otxókuarto, otxókuartuak. (c). izena. Puñetas. Sermoiekin eta otxokuartuekin aspertuta najaok ni! eta ze otxókuarto!. esapidea. Ni qué puñetas! Haserretutakoan esan ohi da. Ze afari tta ze otxokuarto, gaur kastigauta urten barik!/ —Aitta, elaua. —Ze elau ta ze otxokuarto, gero eztarriko miñez ibiltzeko. Sin. eta ze prosozíño!.
otz. 1. otz, ótza. (a). izena. Frio. Aurten eztau otz aundirik eiñ. ótzak artzen egon. (c). esapidea. Luzaroan leku otzean egon. Pasau zaittie barrura or otzak artzen egon barik. ótzak pasáu. (c). esapidea. Hotzak kalte egin, egonean, batik bat. Aura joan dan domekan otzak pasau zeban elizpian./ Palo puntetan ibilli, da otzak pasau zuan. JJp. 2. otz, otza. (a). adjektiboa. Frio, -a. Esne otza eran dot. San Bizente otza, neguan biotza. (c). esaera. San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak. 3. otz. (b). adberbioa. Fríamente, sin entusiasmo. Alkatiak oso otz artu zeban gure plana. otzían. (b). adberbioa. ÓTZ-ÓTZIAN. Burua bero izan gabe; baita, mentalizatu gabe. Biar Urbixara? Otz-otzian arrapau nok eta etxakixat ze esan./ Personia ola otzian iltzeko barrua bia dok. Ik. odol-otzían. 4. otz!. (a). Frio, frio! Jolas askotan katibuari otz!, otz! esaten zaio txarto doala adierazteko. Ant. bero! bero!.
otzaldapa. izena. (Eibar) "Pared de madera." (SB Eibetno). Ik. olzirau.
ótzan, otzána. (d). adjektiboa. ÓTXAN. Manso, -a, pacífico, -a. Katakuma au otzan-otzana da. Katuei, abere txikiei eta eta pertsonei buruz esana, gehienbat. Abere handiei, mantso.
otzándu. (d). da aditza. OTXANDU. Amansarse, aplacarse. Gaztetan matraka majua izandakua da, baiña aspaldixan majo otzanduta dago. Ik. mantsótu, umílddu, apáldu.