Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ostol
ótarra
ótarra, ótarria. (d). izena. Esku-saskia.   Cesto. Berak ezpaeukan animoik, istantzerarte ibilli lanian, da artu otarria ta etxera aguro, laga afaixai-tta. Hil. Ik. kótzara, zésto.
© Ezezaguna
otatxóri, otatxoríxa. (d). izena. Saxicola torquata.. Tarabilla. Sin. txinbo karkar.
otátxur, otatxúrra. (d). izena. Otadietan erabiltzen zen atxur hortz-luzea.   Azada que se utilizaba en argomales. —Ota-ipurdiak sarrittan etara biako zittuan da. Klem. Sin. ondío-atxur.
ótatza, ótatzia. (c). izena. Ota asko dagoen parajea.   Argomal. Zuen itturrittik gora, an dago otatzia, an.
© Ezezaguna
ótondo bédar, ótondo bedárra. (d). izena. . STACHYS OFFICINALIS. Betónica. Kirten eta orri iletsuak dituen landare hau pagadi, harizti eta sastrakadietan hazten da. Kirten zuzenekoa, orri gutxi izaten du.
otórdu, otordúa. (d). izena. Mahaian eserita egiten den jatordua. Bakaziño guztietan otordu formal bat ezkiñuan eiñ. Sin. jatordu.
ots, ótsa. (b). izena. Zarata. Baten baten ankaotsa entzun da gabian. Hitz konposatuen bigarren osagai bezala bakarrik: Egurrots, euriots, kanpaiots... Bestelakoan zarata
óts éiñ. (d). dio aditza. (Osintxu) OTX EIÑ. Deitu.   Llamar. Zu, mesedez ots eixozu amai. /Azkenian otx eitten jakon Gomezkortatik onutz dauan basu orri. Hil. Gutxi erabilia. Ohikoa, diar eiñ . Sin. díar eiñ. Ik. déittu.
otsáill, otsáilla. (d). izena. Febrero. Ia galdua. Zaharrek oroitzen dute. Erabili febrero Ik. katúill. Otsailgo ilbete, edurra ni bete. esaera. (Izag Oñ). Elur asko egin ohi du, nonbait, otsaileko hilbetean. Otsailgo lora, ezpalitz oba. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). Otsaileko eguraldi ona, kaltegarri. Otsaillan mitxeleta orixak, martixan gorularixak. esaera. (Izag Oñ). Otsaillian mitxeletia baiño ardi artian otsua obe. esaera. (Lar Antz) Eguraldi ona ez da komeni izaten hain goiz.
ótso, otsúa. (a). izena. Lobo. Ik. ardi-nárru. Kanpuan uso, etxian otso. (c). esaera. Otsua aittatu, otsua agertu. esaera. "Gazteleraz: 'hablando de Roma el Papa se asoma'." (Lar Antz) otsuai be ez opa. Sin. txakurrai be ez opa.
© Josu Okina
. (b). Personificación del lobo en los cuentos. Aixelkok esan zotsan Otsokori: “Ikusi Otsoko, gaztaia potzuan”. Ik. Áixelko.