Hiztegia
otá-lur, ota-lúrra. (c). izena. Lehen otea egondako lurra; lur ona. Tierra donde hubo un argomal, buena para la labranza. Ota-lurrian patata ona eitten zuan.
ota-móltso, ota-moltsúa. (d). izena. Ota-sastraka, orpo bakarretikoa nahiz gehiagotikoa. Argoma, referiéndose a su copa. Bultza eiñ eta ota-moltso gaiñera jausi nitzuan.
Aura be otamoltso majua don. (d). esaera. Pertsona karakter txarreko eta inori onik opa ez dionaz esan ohi da.
Aura be otamoltso majua don.
ótana, ótania. (c). izena. Opil zapala, gutxi harrotua, Arabakotzat jotzen dena. Otana, cierto pan redondo, aplastado, compacto, al parecer de origen alavés. Ogi zuri, Arabakua ero, ogi aplastauoi; otania; arrotu barekua. Klem. Lauko ogixa ere deitzen ei zitzaion.
ótarra, ótarria. (d). izena. Esku-saskia. Cesto. Berak ezpaeukan animoik, istantzerarte ibilli lanian, da artu otarria ta etxera aguro, laga afaixai-tta. Hil.
Ik. kótzara, zésto.
otátxur, otatxúrra. (d). izena. Otadietan erabiltzen zen atxur hortz-luzea. Azada que se utilizaba en argomales. —Ota-ipurdiak sarrittan etara biako zittuan da. Klem. Sin. ondío-atxur.
ótatza, ótatzia. (c). izena. Ota asko dagoen parajea. Argomal. Zuen itturrittik gora, an dago otatzia, an.
ótondo bédar, ótondo bedárra. (d). izena. . STACHYS OFFICINALIS. Betónica. Kirten eta orri iletsuak dituen landare hau pagadi, harizti eta sastrakadietan hazten da. Kirten zuzenekoa, orri gutxi izaten du.