Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ospíttal
ostikára
ostikára, ostikaría. (a). izena. OSTIKOKÁRA. Patada, coz. Astuak ostikaria emun zostan tripan.
ostíko, ostikúa. (c). izena. Hanka. Ostikuakin jo najuan txakurra./ Ostikuakin bota neban florerua. ZEREKIN kasuan entzun ohi da ia bakarrik. ostíkoka. (b). adberbioa. OSTÍKAKA. A patadas. Ostikoka erabiltzen dau anai txikixa. ostíkopian. 1. ostikopian. (c). adberbioa. Lurrean, zapaltzeko moduan, traban.   En el suelo, estorbando. Jugete ta ipuiñ guztiak ostikopian eukitzeittuzu. 2. ostikopian. (c). adberbioa. Zapalduta, menderatuta. Amerikanuak ostikopian dauke Irak.
osto. Ik. óstro.
ostol, ostola. (d). izena. Hostoila, ostrodun arrama. Artu beetik eta irurixa botatze akon beai gora atzea; ta geo ostol batekin, ra! ra! ra! leundu. Mart. Txondorra egosita zegoenean, zatika kentzen zitzaion gainean zuena, ikatza agerian laga arte; ondoren, lurrean zegoen iduria botatzen zitzaion berriro gainera, freska zedin, eta gaineko iduri hura ondo ipintzeko erabiltzen zuten hostoila.
ostondo, ostondua. izena. (Eibar) Horizonte. Ik. ísla.
óstras!. (b). interjekzioa. Harridura esklamazioa. Ostras! Goizeko laurak eta ni oinddio emen. Ik. órdigas!, óspera!.