Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
orruzkúan
osátu
osátu. (b). da-du aditza. Sendatu.   Curar(se), sanar. Oian egon biozu osatu arte. Sin. saníau.
Osíntxu. (a). toponimoa. Bergarako auzoa. Antzinako paperetan Osirançu (Osirantzu) agertzen da. Etim.: Osin+antzu ote? Osin antzua, arrainik gabeko putzua, agian.
ósiñ. (Eibar) OTSIN (EIB.). 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don. Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude. 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno). Ik. kunbo, liñapótzu.