Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
orrítsu
ortúlau
ortúlau, ortúlaua. (c). izena. Ortu handia eta ederra; ez da derrigorra lau-laua izatea.   Dícese de las huertas grandes y hermosas. Ortulau ederrak dare Bolubarrin./ Len Madura guztia ortulaua zan.
ortú-mailluki, ortú-maillukixa. (c). izena. Ortuan hartzen den marrubia, zelaikoaz bereizi nahi denean. Platerkara maillukixa emon jostan, ortu-maillukixa.
ortz. 1. órtz, órtza. (b). izena. Lanabes baten hagina.   Púa de un utensilio. Tenedoriai ortza apurtu jako./ Eskubara ortza sartu dot ankan. Ik. ortz-bakar, ozbiko, bostortz, burdiñara. Ik. bóstortz, burdíñara, ozbíko, ortz-bakar. 2. ortz, órtza. (b). izena. Aho erdiko hagin zabal bakoitza.   Diente incisivo, paleta. Ortza erdittik apurtu jat sagarra jaterakuan. Agiñ da Bergaran hitz orokorra. Sin. pála. Ik. alboágiñ, kólmillo, txarri-ágiñ, agíñ. ortzetakua artu. esapidea. ORTZETAKUA EMON. "Golpea edo min hartu, eman; baita ustegabeko erantzuna, jokabidea ere.   Palo." (Lar Antz) Sin. narrukúa artu.
ortz-bakar. 1. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. ORZ-BAKAR. Ikatza ateratzeko eta xehetzeko erabiltzen zen tresna kirtenluzea. Iketza etaatzeko-ta guk eukitze giñuan orz-bakarra; ortza ba atzamarra zan beste sendo ingurukua. Cand. Sin. ikatz-kaku. 2. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. Nabarra. Ik. nábar.
osaba, osabía. (d). izena. Tío. Ik. izéko, tío.
osásun, osasúna. (a). izena. Salud. Osasun onekua izan da beti. Gabien parranda ta goxien logure, gure umiok eztie osasunen gure. esaera. (Leintz) Osasuna, munduko ondasuna. esaera. (Lar Antz). osasunákin urrátu. (b). esapidea. Que rompas con salud! Auto barrixa, e? Osasunakin urratu! . Zerbait estrainatzen denean esana.