Hiztegia
orróillo, orroillúa. (d). izena. Hala deitzen zitzaion neguan ardiei ematen zitzaien orri lehorrari; udan, adar eta guzti -lizar-adarra, gehienbat- etxeratzen zen, sortak egin eta artxaran gordetzen zen. Neguan itxundu (orriak kendu) egiten zen eta orroillua ardiei eman. Hoja seca que se daba en invierno a las ovejas; se cortaba y guardaba en verano con rama. Udan ebagi, sikatu eta gero neguan ardixei orroillua guk emoten gontsen. Lizarra moztu udan eta sortak eiñ da gordetze giñuan abar ta guzti; orrek ipintze jakuen ardixei asketan eta gustora jate juen; erek apartatze juen. Ardixei orroillua emon, esate zuan. Klem. Ik. itxúndu, txorroki.
orrúa, orrúa. (b). izena. ORRÓE, ORRÓIA. Orroea. Rugido. Ze zan len entzun dan orrua?/ Egundoko orruak etaraittue beixak./ Ardixak orroeka dare. Marrusa baiño geixao. Ganauan marrusa esaten dou geixao, ta ardixan orroe. DonOrruaka jardun dau txalak goiz guztia.
ORR Ik. itxas-orróe, -i, makakorróe, -i, marrósa, urrúma.