Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
órma
orrenbesteko bat
orrétan. (a). En ese. Eta orretatik, orretara, orretarutz, orretaraiño... eta baita ortan, ortatik, ortara... atan orretan. adberbioa. (Eibar) Gauza bat eta bestea egiten. Atan orretan, eldu zan artsalde erdia. (SM Ezten). egon ári órtan!. (b). esapidea. EGON ÁRI ÓRTAN. Egon hadi hori pentsatzen, uste horretan. Ze uste dok oiñ joaten baaiz lana gordekoskela, ala? Egon ari ortan.
órri. 1. orri, orríxa. (a). izena. Hostoa.   Hoja vegetal. Sin. óstro. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. (d). esaera. Aitari entzuna. Ez dakit ziur zer esan nahi duen. Udaberriaren etorrerari buruzkoa dirudi. Orri sendorra, itxundutako orria, agian. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. orrixa eiñ. esapidea. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. Sin. itxúndu. 2. orri, orríxa. (a). izena. Hoja de libro, folio, etc. Emoidazu orri bat kartia eskribitzeko. 3. orri, orrixa. (c). izena. Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera. Gurien bi orrikua esate eben, izeriak bi orri, erdixan kosturiakin. Hil./ "Eun-orrixa: la pieza de tela de lino. Kana-erdiko orrixa, orri bittan." (Izag Oñ). Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen.