Hiztegia
oríxka, orixkía. (b). adjektiboa. ORÍKA, ORIKARA, ORISTA. Amarillento, tirando a amarillo. Mondrauen etxakixat pa ori-orixai esaten jauen ala orikiai esaten jauen be larua. Klem. Ik. láru, laruka.
orko izena. ANGO IZENA. "Asko." Orko jendia!/ Ango umia!/ Ango xilixua ta negarra! Udan bakaziñotan desgrazia uari. Ango jun biarra, ango ibilli biarra...” (Lar Antz).
ór kónpon!. (b). interjekzioa. OR KÓNPON MARIANTON!. Ahí te las arregles! Gero eurixa eitten badau, or konpon, nik etzaittut tapauko. Sin. allákuidaos!.
órma, ormía. (b). izena. Muro, pared. Orma gaiñian jarritta pasatzen dau atsaldia.
Jeneralean orma "muro" da eta pareta "pared", baina inoiz nahasian ere entzun daitezke. Zera dio Don.k. Iñoiz esaten da neurri bat danian, etxe batek e, "etxe zabala dok aura, bai orma-barruak onenbeste metro kuadrau jauzkak". Don. Leintz aldean orma erabiltzen da beti. Ik. arri tta orma ibili, paréta, soórma. orma bixak jo. esapidea. Ik. pareta bixak jo.
órpo. 1. orpo, orpúa. (a). izena. Talón. Orpoko miñez nabill.
2. orpo, orpúa. (d). izena. Arbola eta landareen oina, ipurdia. Pie o base de plantas y árboles. Larrosa orpuan trabau ta muturrez aurrera jausi nitzan.
3. orpo, orpúa. (d). izena. Fruta arbola unitatea. Gure sagastixan berrogei sagar-orpotik gora egongo da
. SAGAR-ORPO eta gipuzkerako SAGAR-ONDO gauza bera dira. Ia bakarrik kopurua adierazterakoan, edo arbola-oina seinalatzerakoan esaten da. Bestela sagar-arbola, piku-arbola... eta normalean sagarra, pikua, keixia... soilik. Ik. maats-órpo.
órra. (a). adberbioa. Ahí. Laster goiaz orra.
etortzen banok orra!. (c). esapidea. Como vaya ahí!. Mehatxu doinuan esan ohi da. Ik. etorri.
orráittio. (c). juntagailua. ORRAITTIOK, ORRAITTIOKAN. Horratio, baina, behintzat. Pues, por cierto, desde luego (?). Tia bisittatzera joan biakozu orraittio./ Ezingou afaldu barik geratu, orraittio./ Orraittio gogorra bota dozu; zela galdu leizke giltzak! Erregu edo errita doinuan esana. Zaila zaigu esanahia zehaztea. Azen.: órraittio ere bai.
órratz, órratza. (a). izena. Aguja, alfiler. Orratza esaten jakok pa buruduna, erderaz puntilikabua. Puntilikabua etxakuan esaten? Púntili-kábo ba, alde batetik puntia ta bestetik burua daukalako izengok. Don. ORRATZ generikoa da; soilik esaten denean, badirudi "alfiler" (orratz buru-txikixa edo puntilikabua) ulertu behar dela. Jostekoa denean, berriz, jostorratz. Mota asko daude.
Ik. albándorratz, galtzétorratz, íxteko órratz, jostórratz. órratz búrubeltz, órratz búrubeltza. (c). izena. Mantilak eta katiatzeko erabiltzen den buru beltzeko orratz luze samarra. Aguja de cabeza negra que se usa para sujetar mantillas, etc. Orratz buru-beltza lenao mantillak eta katiatzeko erabiltze zuan; luzia buru beltzakin. Klem.
órratz buruzuri, orratz buruzurixa. izena. "Txapela edo burua zuria duen orratza." (Lar Antz).
órratz-búru, órratz-burúa. (c). izena. ORRAZBURU. Cabeza de alfiler. Orratz-buruan tamaiñokua izaten da arbi-azixa.
orrázi. ORRATZI. ORRATZI ere entzuten da.
1. orrazi, orrazíxa. (a). izena. ORRATZI. Peine. 2. orrazi, orrazíxa. (d). izena. Peine. Pieza del telar que sirve para separar los hilos de la urdimbre para que entre ellos pase la lanzadera. Ortik zintzilik zoiazten orrazixak; osea, segun emen ze dibujo jartzen ziñuan, orduan orrazi bat ero beste jasotzen zeban. Josu. Ehundegiaren orrazia lauki zuzen luze bat da, kana edo kanaerdikoa. Honen barruan, luzetara jarrita, idobala antzeko soka batez egindako tira batzuk ditu, eta tira hauen tartetatik zutariak pasatzen dira.
orrázketa, orrázketia. (c). izena. Orrazte lana. Peinado. Baiña mutill, ze orrazketa ein ddozu, len baiño okerrago zare ta.