Hiztegia
órdai, órdaixa. (b). izena. ÓRDEI, ÉRDOI. Herdoila. ugarra. Roña, herrumbre. Pinttau ezian burdiñiai belaxe eitte jako ordaixa. Sin. úar.
ordáinddu. (c). du aditza. Pagar. Etxia ordainddu ezindda pasau biakou bizi guztia. Pagau da arruntagoa.
ordáiñ, ordáiña. (c). izena. Remuneración, pago o premio por un favor o trabajo realizado. Bizi guztia erak azi ezindda pasau ta zaartzaruan despreziua izaten da seme-alaben ordaiña./ Beiñ mesedia ein zotsula ta oiñ ordaiña biako dau.
ordaiñetan. (c). adberbioa. Zerbaiten ordainez. En pago. Makiña bat fabore einddakuak ga baiña disgustua besteik eztou artu ordaiñetan./ Eztakitt ze emungotsuten ordaiñetan. ORDAI
ordáittu. (b). da-du aditza. ORDÉITTU, ERDOITTU. Oxidar(se). Ordaittutako iltzia sartu jako orpotik./ Itxasoko salitriak ordaitzen dittu kotxiak. Sin. uártu.
órde. 1. orde, ordía. (b). izena. Emandako gauza, egindako fabore edo lan, edo halako gauza bategatik itzultzen dena. La compensación por el trabajo o favor realizado. Kristala apurtu bajatzu emoixozu ordia. ORDIAZKUA EIÑ entzun izan da gehiago ORDÍA EIÑ eiñ edo ORDEZK Sin. ordézko, ordiázko. ordían emon. (c). esapidea. ORDEZ EMON. Zerbaiten ordez eman. Terreno puxketa bat emun gontsen, da erek ixko potolo bat ordian. 2. orde, ordía. (c). izena. Norbaiten edo zerbaiten lekua betetzen duena. Sustituto. Joxe soldau joan dok eta aren ordia eztok datorren illerarte lanian asiko. Sin. ordeko. Sin. ordézko, ordiázko. Ik. aitta-órde, ama-órde.
órdena. 1. órdena, órdenia. (b). izena. Agindua. Orden. Amarretan tabernia ixteko ordenia daukau.
2. órdena, órdenia. (b). izena. Txukuntasuna. Orden. Kuartuan ordena puxkat jarri biot.
ordénau. aditza. 1. ordenau. (b). du aditza. Agindu. Mandar, ordenar. Molak atakia ordenau juan goizian goizetik.
2. ordenau. (b). du aditza. Ordena jarri. Poner orden. Badaukazu lana etxia ordenatzen.
3. ordenau. (c). da-du aditza. Ordenar(se) como sacerdote. Aittasantuak abade beltzak ordenaittu./ Ogetabost urtekin ordenau zan.