Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
olixo-arri
ondío-atxur
© Jaione Isazelaia
ondío-atxur, ondío-atxúrra. (d). izena. ONDIATXUR. Lurra hondeatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua.   Azada larga y estrecha que se utilizaba para cavar la tierra. Ondiatxurrak normala baino luziauak eta estuauak. Klem./ Bidegiñarako, arri artian-da ibiltzeko, eta bestela luarrixa itte zanian da, ondiuan, eskuz be eitte zien paraje txarretan da, barrutik joteko. Ondio-atxurra orreaittik esate jakuan, arratxurra ero ondio-atxurra. Don. Sin. arrátxur, otátxur.
1. óndo. 1. ondo, ondúa. (c). izena. El fondo. Ondoraiño sartu zotsan ezpatia./ Botilla onduan gelditzen die gindak. Lekuzkoetan batez ere. ondóra joan. (c). esapidea. Irse al fondo algo, a pique una embarcación. Galanta izen arren ondora joan zan Titanic-a. Sin. ondarréra joan. 2. ondo, ondúa. (c). izena. Fruta arbolen azpia. Ondora jausittako sagarrak maillatuta egoten die./ Sagar onduei segia pasatzera noia. Ondoan dauden frutei ondokuak esaten zaie. Ik. ondoko. 3. ondo, ondúa. (d). izena. Landarearen enborra lur azpitik azaltzen deneko unea. Base de una planta ONDOTIK EBAGI edo JO, edo ONDUA JO. Porruak ondotik ebai bia die. ondua jo. Ik. épai. 4. ondúan. (d). posposizioa. Ostean (denbora). Jentia txokauta egoten zan, langintzara-ta aura etorteko pozik. Afaldu onduan da: “Tira Gabiñó, esplikau”. Hil. Hitz konposatu gisa arrunta: bazkalondo, afalondo... baina bakarrean gutxi erabilia. Sin. óste. 5. ondo, ondúa. (a). posposizioa. Parea, aldamena.   Lado. Madarixai asko gustatze jako etxe ondua./ Nere ondotik zure ondora joan da. Lekuzko kasuetan, batik bat. Ik. álbo, aldámen.
2. óndo. (a). adberbioa. Ongi.   Bien. Ik. ondo plantáutako. Gu baiño obeto dagona eztago gaizki. esaera. GU BAIÑO OBETO DAGONA TXARRIXA GALANTA. "Hori esaten duenak oso ondo dagoela adierazten du." (Lar Antz). Bada esanahi bereko esaera bat taberna girokoa: Gu baiño obeto dagona txarrixa galanta. ondo artu. (b). du aditza. Acoger bien. Oso ondo artu gaittue Parisen. ondó bada. (c). esapidea. Gauzak ondo, uste bezala, joaten badira. Aurten, ondo bada, angulak jan biaittugu Gabonetan./ Ondo bada, datorren urtian Kretara joango ga. ondo baiño obeto. (b). esapidea. Oso ondo. Ondo baiño obeto bizi aiz i. ondó biarrez. (c). esapidea. Gauzak ondo joanez gero.   Normalmente, si todo trascurre con normalidad. Ondo biarrez oiñezkero gure semiak aillegauta egon bia zeban. ondo egin. esapidea. "Persona bat ondo tratatu. Amamai ondo asko itte zotsan ba..." (Lar Antz) ondo esan. (c). esapidea. Goxo hitz egin, ondo tratatu. Tiai ondo-ondo esaixozu, eta emungotsu pagia. ondo esan biako. (b). esapidea. Ondo esan beharko. Zer moduz-en erantzun ohizkoa. Oso ondo ere ez. ondótxo. (c). Oso ongi, ondoegi. Ondotxo zekixen arek zetan ziarduan./ Ondotxo etorri jakon kinielako dirua.
3. óndo, ondúa. (a). izena. . ONGO (EIB.). Boletus. Onttoa, ondo-perretxikua.   Hongo. Hemengo perretxikurik estimatuenetarikoa. Ondua, besterik gabe esaten zaie gehienetan, baina bereizi nahi direnean, ondo beltz edo ondo zuri, batik bat. Gaur egun beste ondo klase batzuk ere ezagutzen eta jaten dira. Sin. ondo-perretxíko.