Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
olátu
ondártu
ondártu. (c). da-du aditza. Ondarrak bakarrik gelditu. Isurkinez batik bat.   Quedar o dejar poco para que se gaste, tratándose de líquidos, generalmente. Ardao garrafoia ondartuta dago ta aldatzera joan biakozu./ Laster ondartuko dau orrek botillia.
ondásun, ondásunak. (c). izena. Aberastasunak.   Bienes. Ondasun guztiak galdu zittuan jokuan./ Orrek familixian artian eindda jaukek arreglua eren ondasunekin. Don. Pluralean.
ondátu. (b). da-du aditza. Hondatu, alperrik galdu.   Echar(se) a perder, estropear(se). Urak fabrika mordua ondatu dau. Sin. alperrik galdu.
ondíau. (d). aditza. Ondiatxurrez lurra irauli.   Cavar la tierra con azada de ahondar. Gaberako saill osua ondiau giñuan. Ik. laixátu, ondío-atxur.
ondío, ondiúa. (d). izena. Ondiatxurrez lurra iraultze lana.   Trabajo muy cansado que consistía en cavar la tierra con azada de ahondar. Ondiua oso lan astuna izate zuan. ondiúan eiñ, ondiúan jardun. (d). aditza. Ondiatxurrez lurra irauli. Ondiuan jarduten zeben familixa osuak. Ik. láixa, laixátu.
© Jaione Isazelaia
ondío-atxur, ondío-atxúrra. (d). izena. ONDIATXUR. Lurra hondeatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua.   Azada larga y estrecha que se utilizaba para cavar la tierra. Ondiatxurrak normala baino luziauak eta estuauak. Klem./ Bidegiñarako, arri artian-da ibiltzeko, eta bestela luarrixa itte zanian da, ondiuan, eskuz be eitte zien paraje txarretan da, barrutik joteko. Ondio-atxurra orreaittik esate jakuan, arratxurra ero ondio-atxurra. Don. Sin. arrátxur, otátxur.