Hiztegia
ók eiñ. (c). du aditza. Okitu. Hartarse (de comida, generalmente). Ezidazu okela geixao bota, ok eindda nago ta./ Iru peridiku leitzen nittuan egunian, ok ein neban arte.
okéla, okelía. (a). izena. Haragia; jatekoagatik, batik bat. Carne; la de comer, generalmente. Zaldi okelia oso gozua da.
Ik. arági. okelára saldu. (c). OKELÁRA KENDU. Aberea harakinari saldu.
Biae gaztiai ankia apurtu jakon da okelara saldu giñuan. okelaráko, okelarakúa. (c). izenlaguna. Hiltegirako den aberea; BIZITTARAKOren kontrakoa. Biaie ori ze daukak, bizittarako ala okelarako? Ik. áurrerako izan, bizittaráko.
óker. 1. oker, okérra. (a). adjektiboa. Torcido, -a. Tornillo au okerra dago./ Sake okerra eitten dau pelotiak. Sin. biur. Ant. zuzen. 2. oker. (c). adberbioa. Torcido. Pareta au oker dago.
ókerka. (c). adberbioa. Alde batera okerturik. Okerka-okerka, justuan aillegau zan ataira.
3. oker. (b). adberbioa. Gaizki. Mal. Azkenian negoziua oker joan jakon./ Oker asten dana oker akabatzen da.
okérrago. (b). adberbioa. Peor. Eztakitt ze dan okerrago, sikutia ala euri zakarra.
ókerren, ókerrena. (c). adjektiboa. Txarrena. Lo peor. Okerrena ezta ori, okerrena betiko asarretzia da.
ókerrenera jota. (b). esapidea. En el peor de los casos. Okerrenera jota botatako dirua galdukou.
okerréra jo zéozek. (c). esapidea. Txarrera egin. Evolucionar desfavorablemente. Gaixuak azkenengo egunetan okerrera jo dau.
4. oker, okérra. (b). adjektiboa. Bihurria. Travieso, -a. Sin. biúrri, biur. Ant. formal, zintzo. diabrua baiño okerraua izan. esapidea. Oso okerra, bihurria izan. Diabrua baiño okerraua zan txikittan. 5. oker, okérra. (b). adjektiboa. Gaiztoa. Zela izan leike personia ain okerra.
6. oker, okérra. (c). izena. Kaltea. Daño, perjuicio. Azkenengo izotzak oker aundixak eittu Naparruan./ Oker aundixak eitteitue otsuak ardittan. Sin. kálte, okerra euki. 7. oker, okérra. (c). izena. Ezbeharra. Acción desgraciada, infortunio, accidente. Eskupetiakin errez eitten da okerra./ Okerren bat ezpadauke laster die emen. Sin. ezbíar. oker aundi barik. (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian.
"Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian. okérrik ézpada. (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako.
8. oker, okérra. (d). izena. Bihurrikeria. Travesura. Gure mutiko onek okerra besteik eztauka.
ókerrak eiñ. (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin. 9. oker-oker eiñ. (c). aditza. Torcerse un objeto o una persona. Ori ezta ola; orretan oker zare. Sin. bíur-bíur eiñ. 10. oker egon. (b). esapidea. Estar confundido. Ori ezta ola; orretan oker zare. Ant. zúzen egon.