Hiztegia
oingótxe. 1. oingotxe, oingotxía. (c). izenlaguna. OINGOTXEKO, -UA. Oraingotxea, oraintxe bertakoa. De ahora mismo. Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./ OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona! oingotxétik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik. Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. 2. oingotxe. (d). adberbioa. Oraintxe bertan. Ahora mismo. Tarta au oingotxe jateko da./ Ogi au oingotxe einddakua da.
3. oingotxe. (d). adberbioa. Jada, dagoeneko. Para ahora, ya. Astebeterako joan zan da oingotxe aspertuta dago. Sin. oingoz.
óingoz. 1. oingoz. (b). adberbioa. Oraingoz. Por ahora. Oingoz ondo doia negoziua./ Oingoz eztou iñor biar ofizinan.
2. oingoz. (c). adberbioa. Oraingoz, dagoeneko, honezkero. Ya, para ahora. Asi barri tta oingoz mozkortuta? Au dok jiria./ Aura oingoz gure zain dago. Sin. oingotxe.
óintsu. (c). adberbioa. Oraintsu. Hace poco. Oinddio ointsu egon da sekuestro bat./ Eztakitt noiz ezkondu zan baiña ointsu beintzat.
óintxe. (a). adberbioa. OINTXE BERTAN. Oraintxe. Ahora mismo. Etxoin, ointxe bertan nator da. OINTXE BERTAN: ointxe, indartuta.
ointxe eta ointxe be. adberbioa. "Oraindik ere. Ori ointxe ta ointxe be pasatzen da.