Hiztegia
oilló-lóka, oilló-lókia. (b). izena. Gallina clueca. Andereñuak errekreo orduan oillolokia txitekin emuten dau.
Ik. loka.
oilloluma, oillolumía. (b). izena. Pluma de gallina.
oillolumia baiño ariñaua. (c). esapidea. Oso arina.
oilló-lur, oillo-lúrra. (d). izena. Norberaren etxea, herria. Palabra metafórica que designa el terruño, por aquello de que las gallinas hacen su vida alrededor de la casa. “Noberan oillolurra”, ori esan izan da; kanpuan egondako bat etortzen danian, “oillolurrera orraittio etorri da” ero. Klem./ Sekula bere oillolurretik urten barekua zan.
oillo-míka, oillo-mikía. (c). izena. Mikatutako oiloa. Gallina que está con la muda. Iri jarri jan arpegixa, oillo-mikia emuten don. Ik. mika.
oillótoki, oillótokixa. (b). izena. Oilategia. Bai etxe barrukoa eta bai kanpokoa. Gallinero. Etxetik kanpokoari oillo-txabola ere bai. Sin. óillotei.
oillotu. (c). aditza. (Oñati) "Kokotu: amilanarse. Desganarse, debilitarse" (Izag Oñ). "Oillua izatia dok: ser cobarde, apocado." (Izag Oñ)
oillo-zíriñ, oillo-ziríña. (b). izena. Oilo-kaka. Bizarrak urtetzeko oillo-ziriña emun bia zala esaten zoskuen mutikotan. Ik. zíriñ.