Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ogi-mutur
oillar-joku
ogí-pala, ogí-palia. (c). izena. Pala de horno. Labepalia be esate jakon, ogi-palia be bai. Don. Sin. labépala.
ogí-puxketa, ogí-puxketia. (a). izena. Pedazo de pan. ogi puxketia baiño obia. (b). esapidea. Pertsona ona.
ogi-síku, ogi-sikúa. (b). izena. Pan seco.
ogi-tako, ogi-takua. (c). izena. (Eibar) Ogi zati handia. Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-takua. (AAG Eibes)
ogí-zati, ogí-zatixa. (a). izena. Rebanada de pan.
ogizúri, ogizuríxa. (c). izena. Zahia kendutako irin zuriarekin egindako ogia. Ant. ogíbeltz.
ógro, ógrua. (c). izena. Gure txikitako ipuinetan inoiz agertzen zen pertsona itxurako munstro gizajalea.   Ogro. Etzeban etxetik urten nai, ogruak jango eban billurrez. Pertsona haserrekor eta zakarrez esan ohi da, honelakoetan, batik bat: Ogruan moduan jarri jatan etxetik ninddoiala esan notsanian./ Zuen jefia ezta izango esaten dozuen beziñ ogrua.
1. oi. (c). Ohi. Ohitura adierazten duen partikula.OI DAN LEZ eta OI DAN MODUAN esapideetan, ia bakarrik oi dan lez. esapidea. OI DAN MODUAN, OI DANEZ. Gertatzen den bezala. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Euzkan gauzak ta damutasuna ein dda, oi dan moduan esplikau i otxan. Hil./Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta. Juergia gastau bai, e. Hil./ Gaur be, oi dan lez, berandu dator./ Oi danez, aurten be eurixa Paskuetan.
2. oi, óixa(k). izena. Ohia.   Encía. Oixak bigun-bigun eindda ta odola darixola dauzkat eta dentistiana noia. Pluralean, gehienetan.
3. -oi. Ik. -ori.
© Ezezaguna
oillágor, oillagórra. (b). izena. Scolopax rusticola. Becada, sorda. Oillagorrak sasi artian da egoten die, ta eztie mobitzen nobera onduan dagon arte. Ik. míngor.
oillagorreta, oillagorretia. (c). izena. Oilagorraren ehiza. Oillagorretia gogorra dok, e. Ordu asko, gora eta behera, txakurran atzetik. OILLAGORRETAN: oilagorrak ehizatzen.
oillagortári, oillagortaríxa. (d). izena. Oilagor ehiztaria.   Cazador de becadas.
oillágor-txákur, oillágor-txakúrra. (c). izena. Oilagorretan trebea den txakurra.   Perro especializado en la caza de la becada, setter, generalmente. Oillagor-txakur fiñ askua euki giñuan.
oillánda, oillandía. (b). izena. Polla, polluela. Txikittan txitak, gero oillandak, eta aundi einddakuan oilluak. Neskatilla gaztetxoengatik ere entzun izan da: Oillanda majua dago zuen Ainara.
óillar, oíllarra. (a). izena. Gallo. oillar ingles, oillar inglesa. izena. (Eibar) Burrukarako oilarra.
oillar baserrittar, oillar baserrittara. izena. (Eibar) Burrukarako balio ez duen oilarra.
oillar-burruka, oillar-burrukia. (b). izena. Pelea de gallos.