Hiztegia
ogiíriñ, ogiiríña. (c). izena. OGIRIÑ. Harina de trigo. "Artiriñ"etik bereizi nahi denean, gehienbat; bestela "iriñ" soilik.
ogi-mámiñ, ogi-mamíña. (b). izena. Miga de pan. Zenbaittek ogi-mamiña jan da azala laga eitten dau.
Ant. ogi-ázal. Ik. mámin.
ogí-pala, ogí-palia. (c). izena. Pala de horno. Labepalia be esate jakon, ogi-palia be bai. Don. Sin. labépala.
ogí-puxketa, ogí-puxketia. (a). izena. Pedazo de pan.
ogi puxketia baiño obia. (b). esapidea. Pertsona ona.
ogi-tako, ogi-takua. (c). izena. (Eibar) Ogi zati handia.
Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-takua. (AAG Eibes)
ógro, ógrua. (c). izena. Gure txikitako ipuinetan inoiz agertzen zen pertsona itxurako munstro gizajalea. Ogro. Etzeban etxetik urten nai, ogruak jango eban billurrez. Pertsona haserrekor eta zakarrez esan ohi da, honelakoetan, batik bat: Ogruan moduan jarri jatan etxetik ninddoiala esan notsanian./ Zuen jefia ezta izango esaten dozuen beziñ ogrua.
1. oi. (c). Ohi. Ohitura adierazten duen partikula.OI DAN LEZ eta OI DAN MODUAN esapideetan, ia bakarrik oi dan lez. esapidea. OI DAN MODUAN, OI DANEZ. Gertatzen den bezala. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Euzkan gauzak ta damutasuna ein dda, oi dan moduan esplikau i otxan. Hil./Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta. Juergia gastau bai, e. Hil./ Gaur be, oi dan lez, berandu dator./ Oi danez, aurten be eurixa Paskuetan.