Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
oba. Ik. óbe.
óbari, óbarixa. izena. "La cantidad u objeto que se da en un contrato además de la cosa cambiada." (Izag Antz).
1. obátu. (b). dio aditza. EBÁTU, OGATU, ORATU. Heldu, oratu.   Agarrar, asir. Obatu eidazu eskutik polittorrek./ Illetatik obatu dotsa. Sin. eldu.
2. obatu. Ik. obétu.
óbe. OBA (UB., ANG.). 1. obe, obía. (a). adjektiboa. Hobea.   Mejor. Zure jertsia obia da. obe bai!. (b). esapidea. Ojala! Obe bai alkar artzeko gauza izango bagiña, baiña eztaukat esperantzaik. obé bíarrez. (c). esapidea. OBÉ BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean.   Con la mejor intención, de buena fé. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin. obían dago. (c). esapidea. Premia ederra du, honelakoetan:. Ate ori konponduta balego obian dago./ Autua garajera eruanda balego obian dago. Sarri samar entzuten bada ere, ez dugu inoiz idatzita ikusi. obíao, obíaua. (a). adjektiboa. Hobeagoa, hobea. Obe-rekin batera erabiltzen da. Onaua (onagoa) ere entzun daiteke, eta ez umeen artean bakarrik. ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe. 2. óbe izan. (a). da aditza. ÓBA IZAN. (A, UB.). Ser mejor. Obe dozu ixiltzia. Geroaldia obeko edo obe izango. Obeko leuke orrek zorrak pagauko balittu.