Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
nóiznai
norbéra
norbéra. (b). izenordaina. NOBERA, NORPERA. Cada uno, uno mismo. Norberak ikusi bia dau bere buruakin ze eiñ./ Bestiak gaixki darenian nobera be ezta gustora egoten./ Dana norperak bakarrik ein biar. Enr./ Markak belarrixan bai, ori noberan errebaiñukua bada. Luis Hiruretatik Bergaran NOBERA izango da agian esanena. norberan burua erakutsi. (c). esapidea. Nork bere burua nabarmendu. norberan ez egon. (c). esapidea. Norberarengan, norberaren esku ez egon. Trankill egoteko esaten doste, baiña ori eztago norberan eta. norberán kóntura. (b). A cuenta propia. Gaur egunian iñor eztoia noberan kontura taillerra ipintzera./ Autobusa ta hotela ajentziak ipintzen dau ta beste guztia norberan kontura norberána eiñ. (c). esapidea. Norberarena egin.   Hacer lo que le interesa a uno, egoístamente. Askoi, norberana eiñ ezkero bestienak pito bat ardura dotsa.
norberandu. aditza. "Norberarengana ekarri, norberaren interesetara jendea konbentzitu. Taldetan beti egoten da norberantzen daben jendia." (Lar Antz).
norberanísmo, norberanismúa. (c). izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos".   Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz.