Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
neskálaguntza
níngunu, -o
neskálaguntza, neskálaguntzia. (b). izena. Neskari mutilak etxera laguntzea, baserrira batik bat, erromeria ostean eta.   Dícese de la costumbre Ordubeteko bidian joan neskalaguntzera ta ordaiña, deskidau ezkero, belarrondokua izaten zuan./ Beiñ neskalaguntzatik etxerakuan estatara jausi nitzuan.
neskama, neskamia. izena. (Eibar) "Criada, sirvienta, chacha." (SB Eibetno).
neskámotz, neskámotza. (d). izena. Neska-koskorra.   Muchachita (se dice en tono cariñoso). Nun ete dabill gure neskamotza.
neska-pánpot, neska-panpóta. (d). adjektiboa. Aurpegi potolo eta biribileko neska. Ik. pánpot.
neskáta, neskatía. (c). izena. El ligue, o su intento, por parte del hombre. Zuen aittak gazte denporan neskatia besteik etxeukan buruan./ Makiña bat neskata einddakua zuan. ANDRATA, ANDRATAN, eta abar ere erabiltzen dira, gizon nagusiagoen artean eta emakume nagusiagoez aritzerakoan, batik bat. MUTILLETA, MUTILLETAN, GIZONETA, GIZONETAN eta abar ere, oso gutxi, baina entzun daitezke. andráta, andratía. izena. El ligue, o su intento, por parte del hombre. NESKATA, NESKATAN, eta abar ere erabiltzen dira, gizon gazteagoen artean eta emakume gazteagoez aritzerakoan, batik bat. MUTILLETA, MUTILLETAN, GIZONETA, GIZONETAN eta abar ere, oso gutxi, baina entzun daitezke. Ik. mutilléta. neskátan. (b). adberbioa. Ligatzen, edo hartan saiatzen, bederen. Neskatan gogorra zuan Kaximiro. NESKATÁRA. Ligatzera. Goldenera joaten giñuztan neskatara. NESKATATIK. Neskatan ibilita gero. Neskatatik etxeruzkuan estatara jausi tta saietsa apurtu najuan.
neskátilla, neskátillia. (b). izena. Muchachita (13 bat urte artekoa, gutxi gorabehera). Boluko neskatillia ta guria lagun aundixak die. Ik. néska.
neskatxiki, neskatxikixa. (d). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Prostituta (euf.). I, mutiko. Mesedez esango al deskuk Sin. tortola.
neskazále, neskazalía. (b). adjektiboa. Neskak asko gustatzen zaizkiona. Neskazalia, neskak gustatzen jakona, neska ondorian dabillena. Don.
néskazar. 1. néskazar, néskazarra. (a). izena. Solterona. Sasoi baten, beiñ 25 urte bete eta ezkontzeke egon ezkero, neskazarra ziñan. Ik. mútilzar. 2. néskazar, néskazarra. (d). izena. Gelatzaren hiru hankakoa.
néskazartu. (b). da aditza. Neskazahar bihurtu.
neu. (a). izenordaina. Ni-ren indartzailea. Neu izan nitzan lapurra.
néure, neuría. (a). izenlaguna. Nere-ren indartzailea. Ni neurera ta kitto.
neuregandu. Neureganatu. Ik. beregándu.
néurri. 1. néurri, néurrixa. (b). izena. Medida. Artu neurrixak armaixua eitteko. néurrira. (b). adberbioa. A medida. Len trajiak neurrira eitte zien. néurrixak artu. (b). aditza. Tomar medidas, tanto en su significado real como en el figurado. néurrixan. (b). adberbioa. Con mesura, con moderación. Neurrixan eran ezkero ardauak on eitten dau./ Gure taillerrian neurrixan pagatzen joskuek da lana be neurrixan eitten juau. 2. neurri (?). (d). aditza. Neurtu zentzuan grabatu zitzaion behin Hilariri. Ta gero ori neurri zanian... Hil. Ik. sokakára.
néurtu. (a). du aditza. Medir. Gaizki neurtu neban eta oiñ etxat kabitzen. "Mide dos metros": bi metro dauzka, bi metro da luze, edo horrelakoak esan izan dira eta ez "bi metro neurtzen ditu". Dena dela, orain entzuten da azkenengo hau. Ik. neurri (?).
neurtzaille, neurtzaillia. (c). izena. Medidor.
nezesidáde, nezesidadía. (b). izena. Beharra. Necesidad. Ze nezesidade dauka orrek jai egunian lanera juateko. Adinekoek asko erabilia. Biarek ez dituen ñabarduraren batzuk aurkitzen zaizkio, nonbait. Gure aita-zanak errefrau hau esan ohi zuen: "La nesesidá es la mejor universidá". nezesidadía pasáu. (c). esapidea. Pobre bizi aro batean. Orrek gaztetan nezesidadia pasautakuak die bai, eta oiñ errez urtengo dabe aurrera. nezesidadíak emon. (c). esapidea. Behar gorrian aurkitu. Nezesidadiak emun ezkero badakitt dirua nundik etara.
nezesítau. 1. nezesitau. (c). du aditza. Necesitar. Gutxi erabilia. 2. nezesitau, nezesitáua. (b). adjektiboa. Behartsua.   Necesitado. Nezesitauenen artian bakarrik sorteau dittue etxiak.
ni. (a). izenordaina. Yo. nere, neretako, nerekin... Bergaran, NI eta NIK kenduta, besteak NE-z hasten dira: NERE, NERETAKO, NEREKIN...