Hiztegia
nekátu. 1. nekatu. (b). da-du aditza. Cansar(se). Gustoko lanian ezta nekatzen erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da.
Kantsau erabiliagoa da. Nekatu erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da. 2. nekatu, nekatúa. (b). izena. Cansacio, fatiga. Egundoko nekatua artu giñuan satsak etaratzen. Sin. kantsáu.
néke, nekía. (b). izena. Esfuerzo físico. Neke aundiko lana da ikazgintzia./ Ofizinako lanak eztauka nekeik, baiña badauzka bere alde txarrak. Lanari buruz, batik bat.
nekélan, nekelána. (d). izena. NEKALAN (ANTZ.), NEKEKO LAN. Neke handiko lana. Orri be onezkero etxako komeni nekelanik. NEK Ik. neketia.
neketia. (d). Neke-lana edo. Testuinguru honetan jaso dugu bakarrik: Ik. arilketa. Trangetia olgetia, ta ailketia neketia. esaera.
nekétsu, neketsúa. (c). adjektiboa. NEKÓSO, ÚA. Fatigoso, -a. Ezta lan neketsua baiña bai gogaikarrixa./ Lan nekosua da kataekua./ Eizal baserri nekosua da oso e. JJp. Ik. kantsáu.
nékez. 1. nekez. (b). adberbioa. Con dificultad, difícilmente. Nekez igo dau kotxiak aldapia. Batzuetan, "arraroa litzateke" edo: Nekez aaztuko jako ari zorionak emutia./ Nekez ikusikozu aura txikituak pagatzen./ Nekez entzungo jatzu ari maldiziñoik. nékez etórri. (c). esapidea. Berandu etorri. Autobusa gaur nekez dator./ Aurten nekez etorri da negua./ Bagatoz, nekez baiña seguru.
2. nékez, nekéza. (a). adjektiboa. Zaila. Difícil. Oso nekeza ei da alemana. Sin. zail, gaitz (gutxiago erabiliak). Sin. gáitz. Ik. fázill.
nekéztu. (c). da-du aditza. Nekeza bihurtu, zaildu. Volverse difícil, dificultar. Nekeztu ein da lana billatzia./ Beltza izatiak nekeztu zotsan bizimodua. Sin. zailddu. Ant. erréztu, samúrtu.
neófito, neófitua. (d). adjektiboa. LEÓFITO. Neófito, novato. Tratoriakin mugatik bera jausi da, neofito xamarra be bada ta.
Gutxi entzuna.
nérbixo, nérbixua. (a). izena. Nervio (bere adiera guztietan). Nerbixo gutxiko personia./ Nerbixotatik ze moduz zabitz?/ Nerbixon bat dauka bizkarrazurrak arrapauta.
nérbixotako, nérbixotakua. (c). izena. Buruko gaitza. Hala deitu izan zaie eritasun psikikoei. Llámase así a las enfermedades mentales. Gazte-gaztetatik dago nerbixotakuakin./
nére, nería. izenlaguna. Mi, mío. Nun dago nere jertsia.
Neria osoik eta zuria erdibana. esaera. (Antzuola) NERIA NERETAKO, ZURIA DANONDAKO. "Bost inporta bestiak." (Lar Antz). nere artian. (b). esapidea. Nere baitan. Nere artian esan neban: emen zeoze rarua pasatzen dok pa. nere eguna. (b). ZURE, HAREN... EGUNA. Urtebetetze eguna.
Laster da nere eguna./ Zure egunian Lasara joango ga afaltzera. Umeen, eta ez hain umeen, artean "nere zorionak" entzuten da orain barra-barra.
néska, neskía. (a). izena. Chica, muchacha. Don.k dionez, gutxi gorabehera neskatilla izango litzateke 13 bat urte arte, neska-koskor 8-13, neskagazte 13-23, eta neska hortik aurrera, neskazar bihurtu arte. Ant. mútill. Ik. neskátilla. neská-mútiko, neská-mútikuak. (b). izena. Neska eta mutikoa, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutikoa(k), bestelakoetan. 12-13 urte artekoei esaten zaie. Ik. neska-mutil. neská-mútill, neská-mútillak. (b). izena. Neska eta mutila, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutila(k, bestelakoetan.
Ze familixa daukazue? néskak píxatzia. (d). (lagunartekoa.) Berpizkunde asteleheneko ohitura. Ez dakigu zehatz zer den. Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten: jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. erromaniakin (barreak). Don. Uste dugu, besterik gabe, dantzarakoan neskei heltzeaz eta jasotzeaz ari dela. Urteko lehenengo erromeria izan ohi zen Paskua (Berbizkunde) astelehenez Ozaetako San Martinen egiten zena, eta mutilek neskak "pixatzeko" aprobetxatzen zuten, nonbait.
neska-lóra, neska-loría. (d). izena. Mujer virgen. Osorik dagona, loria, neska-loria. Neska-loría da ba sekula aprobau eztabena, osorik dagona. Don. Ik. bírgo.
neská-kóskor, neská-kóskorra. (b). izena. 8 urtetik 13 bat arteko neskatila, Donatoren arabera. Muchachita. Gure neska-koskorra ta zuena lagun aundixak die. Puxka bat koskortutakoa, alegia. Azen.: neska-kóskor, neska-koskórra ere bai. Ik. mutil-kóskor, néska, neskámotz, neskátilla, koskor.