Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
neguta gorri
nérbixotako
nérbixotako, nérbixotakua. (c). izena. Buruko gaitza. Hala deitu izan zaie eritasun psikikoei.   Llámase así a las enfermedades mentales. Gazte-gaztetatik dago nerbixotakuakin./
nére, nería. izenlaguna. Mi, mío. Nun dago nere jertsia. Neria osoik eta zuria erdibana. esaera. (Antzuola) NERIA NERETAKO, ZURIA DANONDAKO. "Bost inporta bestiak." (Lar Antz). nere artian. (b). esapidea. Nere baitan. Nere artian esan neban: emen zeoze rarua pasatzen dok pa. nere eguna. (b). ZURE, HAREN... EGUNA. Urtebetetze eguna. Laster da nere eguna./ Zure egunian Lasara joango ga afaltzera. Umeen, eta ez hain umeen, artean "nere zorionak" entzuten da orain barra-barra.
néska, neskía. (a). izena. Chica, muchacha. Don.k dionez, gutxi gorabehera neskatilla izango litzateke 13 bat urte arte, neska-koskor 8-13, neskagazte 13-23, eta neska hortik aurrera, neskazar bihurtu arte. Ant. mútill. Ik. neskátilla. neská-mútiko, neská-mútikuak. (b). izena. Neska eta mutikoa, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutikoa(k), bestelakoetan. 12-13 urte artekoei esaten zaie. Ik. neska-mutil. neská-mútill, neská-mútillak. (b). izena. Neska eta mutila, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutila(k, bestelakoetan. Ze familixa daukazue? néskak píxatzia. (d). (lagunartekoa.) Berpizkunde asteleheneko ohitura. Ez dakigu zehatz zer den. Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten: jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. erromaniakin (barreak). Don. Uste dugu, besterik gabe, dantzarakoan neskei heltzeaz eta jasotzeaz ari dela. Urteko lehenengo erromeria izan ohi zen Paskua (Berbizkunde) astelehenez Ozaetako San Martinen egiten zena, eta mutilek neskak "pixatzeko" aprobetxatzen zuten, nonbait.
neska-lóra, neska-loría. (d). izena. Mujer virgen. Osorik dagona, loria, neska-loria. Neska-loría da ba sekula aprobau eztabena, osorik dagona. Don. Ik. bírgo.
neskagázte, neskagaztía. (b). izena. Gutxi gorabehera 13-23 urteko neska.   Muchacha. Ik. néska.
neská-kóskor, neská-kóskorra. (b). izena. 8 urtetik 13 bat arteko neskatila, Donatoren arabera.   Muchachita. Gure neska-koskorra ta zuena lagun aundixak die. Puxka bat koskortutakoa, alegia. Azen.: neska-kóskor, neska-koskórra ere bai. Ik. mutil-kóskor, néska, neskámotz, neskátilla, koskor.