Hiztegia
napar-jénte, napar-jentía. (c). izena. Nafarra. Ironiaz edo broman, gehienetan. Napar-jente au gogorra dok, e. Orrekin broma gutxi. Bizkaittar-jente, kastillano-jente etab. ere entzun daitezke, eta baita inoiz Gorriz-jente (Gorriz baserrikoak) eta horrelakoak.
Ik. napar-kásta.
napar-kásta, napar-kastía. (c). izena. Nafar jatorrikoa. Uste juat napar-kastia dala bai aittan eta bai aman partetik. Napar-jente zentzuan ere entzun daiteke.
náparri, náparrixa. NÁPARRIXA, -IA. Adinekoek /a/ berezkoaz ere bai: náparrixa, -ia. 1. náparri, náparrixa. (c). izena. NÁPARRIXA, -IA. Nafarreria. Viruela. Arpegi guztia pikauta zeukan, gaztetan naparrixa pasauta.
2. náparri, náparrixa. (d). izena. NÁPARRIXA, -IA. Ganaduen gaitza. Glosopeda. Auan banaka-banaka asko, baiña bat txarra naparrixia. Ankamiña be esaten dok, paiña emen naparrixia. Don. Ahoan agertzen omen da. Sin. ankamiñ.