Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mútxikiñ
nagikeríxa
mútxikiñ.
© Jaione Isazelaia
1. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. Txortena, sagarra edo madaria bezalako frutak jan ondoren gelditzen dena.   Tronco de una fruta comida. Ez bota mutxikiñak bentanatik. SAGAR-MUTXIKI
2. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. ZIGARRO-MUTXIKIN. Colilla. Orrek mutxikiñak pe erre eingo littuzke. ZIGARRO-MUTXIKI
mútxo. (c). Asko. MUTXO IZAN, gehienetan; gauza handia izan edo nahikoa, behintzat. Orduan eladuak etzeban ainbeste zer; kafia, kafia artzera. Merkiaua zalako ero. Eta aura zana mutxo. Mutxo, aundixa aura. Sot./ Orduan bizikletia zaukana mutxo zan. Sot. Kirolariak animatzeko oihu gisa ere entzun izan da. Benga, mutxo, ori dok eta!, lelengo oia ta! Ik. asko.
mútxur, mutxúrra. (c). izena. MUTXURIXO (EIB.). Metatxoa. Galazao, belarrondo, eta abarren pilatxoa edo meta txikia.   Pequeño montón de haces de trigo, hierba seca, etc. Garixa obeto sikatu deiñ itten die mutxurrak./ Eurixa dator da guazen bedarrondo mutxurrak eittera.
mutxúrtu. (d). du aditza. Mutxurrak egin, meta txikiak egin. Gaur lotutako garixa mutxurtu ein biako da lanbrua egiñenan be.
naási. (b). adberbioa. Nahasi, nahas-mahas, batera.   Mezclado, revuelto. Armaixo aretan txorixuak eta gailletak danak naasi dare./ Maixu orrek aditza ta deklinabidea dana naasi esplikatzen dau./ Neskak eta mutillak naasi juaten ga autobusian.
naaskilla, naaskillie. izena. (Aramaio, Leintz) Nahaspila.
naastáille, naastaillía. (c). adjektiboa. Gauzak nahastu zalea.   Liante, salsero, embrollador. Naastaillia ba, saltserua dana ero, egixak beti esate eztittuana. Klem./ Ezixok kaso geixegi eiñ ari naastaille utsa dok eta. Ik. baztar-naástaille.
náaste. 1. náaste, náastia. (b). izena. Nahasketa.   Mezcla. Ze naaste diarduzu eraten./ Esniakin einddako naasten bat da Baileys-a. 2. náaste, náastia. (b). izena. Embrollo. Egundoko naastia sortu da taillerrian. Ik. naáste-borráste.
naáste-borráste, naáste-borrástia. (b). izena. (adierazkorra.) Nahastea.   Enredo, embrollo. Frantsesa ta inglesa batera ikasten diardu ta naaste-borraste demasa dauka./ Auzuan naaste-borrastia urten dau urak diela ta eztiela. Ik. kakánaaste, náaste.
naástu. (a). da-du aditza. NAASTAU. Mezclar(se), revolver(se). Len ardauai ura naasten zotsen tabernarixak./ Batidoriakin ondo naastu ta zerbidu.
1. nábar, nabárra. (d). adjektiboa. Tono ilunak dituen kolorea. Grisa, marroia...; baita, Klementak dionez, zuria eta kolore ilunak nahasi ere.   Pardo. Bat muturgorrixa, beste bat baltza, beste bat pinttua, beste bat zurixa, beste bat nabarra (ardiak). Igual egongo da nabarra ardik onena kuadrillan. Luis. Galdu samartua. Katuez entzuten da inoiz. Ik. nabárka, nabarkóte.
2. nábar, nabárra. (d). izena. Laian egin aurretik zoia ebakitzeko pasatzen zen tresna. Kutxila zorrotz eta zuzena partika bati erantsia.  Aparato para facilitar el layado compuesto de una pértiga y una cuchilla afilada y recta. Laixan eiñ aurretik nabarra pasatze zuan, zaldiz, astoz, ero iru lau lagunen artian tiraka igual, gero laixan illaran jarritta errezao eitteko. Klem. Izagirrek dionez, goldarekin egindako ildoa sakontzeko ere erabiltzen zen lur bustintzuetan. Sin. ortz-bakar.
nabar-etxe, nabar-etxia. "Estructura de madera donde se coloca la cuchilla llamada nabar" (SB Eibetno).
nabárka, nabarkía. (d). adjektiboa. Parduzco. Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don. Sin. nabarkóte.
nabarkóte, nabarkotía. (d). adjektiboa. Nabar samarra.   Parduzco. Txori pikuluze nabarkote bat dok ori. Don. Sin. nabárka.
nabartu. 1. nabartu. aditza. "Ile zuriak ateratzen direlako ilea kolore askotarikoa izan.(Lar Antz). Aspaldian majo nabartu jako illia." (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
2. nabartu. aditza. "Edurra sendotzeke egon, apur bat zurituta bakarrik. Dana nabartuta dao, ta Bitorixara jun in bi za?" (Lar Antz). Sin. zurinabartu.
nabo, nabua. izena. (Eibar) Nabo. Sin. arbi.
nági. 1. nagi, nagíxa. (a). adjektiboa. Alferra.   Vago, -a, perezoso, -a. Lanerako nagixa da, baiña ez parrandarako. Don.k dio nagi gehiago esaten zaiola gizakumeari eta narras emakumeari. Nagixa gizakumia geixao esaten dok. Emakume bat baldin bada ba lanik egin nai eztabena ta zea, ño, narrasa dok oixe. Don. Sin. alper. Ik. zuri. 2. nagi, nagíxa. (d). adjektiboa. Nagikeria. Ez da entzuten honako bi esapideetan ez bada. Ez da entzuten ondorengo bi esapideetan ez bada. nagíxak émon. (d). esapidea. Nagikeriaren mende egon. Erri aretara aillegau giñanian nagixak emon zoskun da ezkiñuan aurrera segidu. nágixak etára. (c). esapidea. Luzaz geldi edo lo egon ondoren besoak zabaldu giharreak tinkatuz.   Desperazarse estirando los brazos. Ala mutikua!, nagixak etara ta jantzi eskolarako./ Eztakitt ze pasatze jatan gaur, egun guztia nagixak etaratzen diardut.
nagiáldi, nagialdíxa. (c). izena. Alperraldia.   Temporada en que no se tiene ganas de trabajar. Ezta olakua, baiña aspaldixan egundoko nagialdixa dauka.
nagíare, nagíaria. (d). izena. Lur landua leuntzeko erabiltzen den hesizko edo oholezko tresna. Gainean harri handi batzuk jarri ohi zaizkio pisua hartzeko. Elusu aldian da esixa, da oni alperra, da guk erpillarrixa ta nagiaria. Don. Sin. esi. Ik. bóstortz, alper.