Hiztegia
mus, músa. (b). izena. El juego del mus. Geixen pratikatzen daben deportia, musa.
musían. (b). Al mus. Atsalde guztian musian pasau giñuan. MUSIAN EI
múskar, muskárra. (b). izena. MUSKER. Muskerrra. Lagarto. Muskerra berez gaitzik bako animalia da, baina guk beldur ikaragarria genion txikitan. Beldur hau nondik norakoa ote den galdetuta, Pisto lagunak diosku berak beti entzun duela muskerrak hortzekin helduz gero, zazpi elizatako kanpaiak entzun arte ez duela jareiten.
muskílddu. (c). da-du aditza. MURRUSKÍLDDU, MUXKULDU (ANTZ.). Magullar(se), manosear, estrujar algo deteriorándolo. Perretxikuak ziero muskildduta ekarrittuzu plastikuan./ Motxillan daren madalenak ziero muskildduta dare. Ik. malúskau.
muskiríxu, muskirixúa. (d). izena. NEGAR-MUSKIRIXU. Intziria, negar isila. Lloriqueo. Zera dio Osintxuko Ferminek oso-osokoa ez zen txakur bati buruz: Araia jaten jonan, atsalde osuan telebisiñua ikusten... eta zaunka baten, gaba osuan muskirixua, baju igual, baiña betik kejia./ Negar-muskirixuetan dago egun guztian ume koittau ori. (AAG Eibes).
mustáu. (d). du aditza. MOSTAU. Abere-kumea bere amarengana eraman titia har dezan. Hacer que la cría mame la leche de su madre. Billotxak mustau. Ardixak etxera joaten dienian esnia eratia, errepera botatzia, mustatzia. Billotxak mustau dittut. Txala be bai. Klem. NOR-NORK larrau bezala.
mustrúka, mustrukía. (d). izena. Terreno de pequeñas dimensiones, rodeado de terrenos ajenos, riachuelos, ribazos, zarzales. Ezetarako etzan mustrukatxo bateaittik asarretu zien bi anaiak.
musútruk. (d). adberbioa. Hutsaren truke, doan. Debalde, por la cara. Ze uste dok pa iri musutruk emungostela lentejak Parisen./ Taberna onenetan jan, zinera, diskoteketara..., eta dana musutruk.
mutikóte, mutikotía. (b). izena. Mocetón. Kriston mutikotia ein dda aspaldixan./ Mutikote ederra dago zuen Patxi.
mutilgázte, mutilgaztía. (b). izena. Gutxi gorabehera, 13-20 urte arteko mutila. Muchacho. Ik. mútill.
mutil-kóskor, mutíl-koskorra. (c). izena. MUTIKOXKOR. 11-14 bat urteko mutila. Muchachito, mozalbete. Don.k MUTIKOXKOR dio behin eta berriz. Ik. neská-kóskor.
mútill, mutílla. (a). izena. Muchacho. Don.k dio 23 bat urtera arte mutilgazte deitzen zaiela eta handik aurrera mutill, mutilzar izatera heldu arte . mútill óna egon. (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin.
MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo.
mútill óna járri. (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri. Cabrearse. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian.
MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian.