Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
muntei
muslári
múñeka, múñekia. (a). izena. Panpina.   Muñeca. Zaharrek andere edo andera esan ohi dute.
murgílddu. (c). da aditza. Murgil egin, uretara salto egin.   Zambullirse. Irudizko zentzuan ere bai: Liburu artian murgildduta bizi da. Ik. múrgill.
múrgill. 1. murgill, murgílla. (c). izena. Buceo, acción de nadar bajo el agua. Bi minituko murgilla eitte ei zeban Ubitta zarrak.
© Jaione Isazelaia
murgillían. (c). adberbioa. Buceando. Murgillian pasatzen zeban presia aldenik alden./ Murgillian arrapatzen zittuan anborraiñak presapian.
murgillían eiñ. (c). aditza. Bucear. Ederki eitten dau orrek murgillian.
2. múrgill éiñ. (c). du aditza. Uretara salto egin.   Zambullirse, tirarse al agua. Presa gaiñetik murgill eitte zeban buruz bera. Gaur egun nahastua badago ere, gure mutikotan behintzat, murgill eiñ edo murgilddu uretara salto egiteari (buruz behera bazen, gehienbat) deitzen genion, eta murgillian eiñ urazpitik igeri egiteari. Dena dela, azkenengo honi murgill eiñ ere esaten zioten batzuek.
murko, murkue. izena. (Leintz) Botijo. Ik. pótijo.
múrmu, murmúa. (d). izena. Txakurren gaitza.   Muermo, moquillo. Ondorengo eran, ia beti: MURM murmúak jóta égon. 1. murmuak jota egon. (d). aditza. Padecer el perro la enfermedad del muermo, el moquillo. Txakurra murmua jota dago ta akaau ein biakou. 2. murmuak jota egon. (d). esapidea. Norbait ganoragabetua egon.   Estar amuermado. Ze mutillak? Atsalde guztia maittik jaikitzeke egoteko murmuak jota zarete ala? .
murmúak jóta égon. 1. murmuak jota egon. (d). aditza. Padecer el perro la enfermedad del muermo, el moquillo. Txakurra murmua jota dago ta akaau ein biakou. 2. murmuak jota egon. (d). esapidea. Norbait ganoragabetua egon.   Estar amuermado. Ze mutillak? Atsalde guztia maittik jaikitzeke egoteko murmuak jota zarete ala? .
murmuríxo. 1. murmurixo, murmurixúa. (d). izena. Murmullo. 2. murmurixo, murmurixua. izena. "Jardun arina eta etengabekoa" (Lar Antz). Sin. marmarreta, mormóxeta.
murmurka. adberbioa. "Marmar eginez. Lenguan mutil bat etorri zan galtzetin saltzen, enotsan ezer erosi eta murmurka baten jun zan." (Lar Antz). Sin. marmarka.
murríztu. (c). da aditza. Gutxitu.   Reducirse. Tabernarixen irabazixak pe dezente murriztu die aspaldixan./ Asko murriztu jako illia. Ik. gutxíttu, urríttu.
murruskára. 1. murruskara, murruskaría. (d). izena. Refunfuño, bufido. Atian sartu orduko murruskaria ein ddost maixu zazpiki orrek. Sin. erremuskára, furrustára. 2. murruskara, murruskaría. (d). izena. Euri zaparrada laburra, hodeia dagoenean-eta egin ohi duena.   Breve chaparrón tormentoso. Ainbeste trumoi tta oiñeztu, ta azkenian murruskaratxo bat eitteko.
mus, músa. (b). izena. El juego del mus. Geixen pratikatzen daben deportia, musa. musían. (b). Al mus. Atsalde guztian musian pasau giñuan. MUSIAN EI
músika, músikia. (a). izena. Música.
musintz eiñ. aditza. (Aramaio) Mespretxatu, gutxietsi. Musintz ein nutzan orri. (Orm Aram).
© Joxerra Aihartza
múskar, muskárra. (b). izena. MUSKER. Muskerrra. Lagarto. Muskerra berez gaitzik bako animalia da, baina guk beldur ikaragarria genion txikitan. Beldur hau nondik norakoa ote den galdetuta, Pisto lagunak diosku berak beti entzun duela muskerrak hortzekin helduz gero, zazpi elizatako kanpaiak entzun arte ez duela jareiten.
muskílddu. (c). da-du aditza. MURRUSKÍLDDU, MUXKULDU (ANTZ.). Magullar(se), manosear, estrujar algo deteriorándolo. Perretxikuak ziero muskildduta ekarrittuzu plastikuan./ Motxillan daren madalenak ziero muskildduta dare. Ik. malúskau.
muskiríxu, muskirixúa. (d). izena. NEGAR-MUSKIRIXU. Intziria, negar isila.   Lloriqueo. Zera dio Osintxuko Ferminek oso-osokoa ez zen txakur bati buruz: Araia jaten jonan, atsalde osuan telebisiñua ikusten... eta zaunka baten, gaba osuan muskirixua, baju igual, baiña betik kejia./ Negar-muskirixuetan dago egun guztian ume koittau ori. (AAG Eibes).