2. múrgill éiñ

2. múrgill éiñ. (c). du aditza. Uretara salto egin.   Zambullirse, tirarse al agua. Presa gaiñetik murgill eitte zeban buruz bera. Gaur egun nahastua badago ere, gure mutikotan behintzat, murgill eiñ edo murgilddu uretara salto egiteari (buruz behera bazen, gehienbat) deitzen genion, eta murgillian eiñ urazpitik igeri egiteari. Dena dela, azkenengo honi murgill eiñ ere esaten zioten batzuek.