Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
móztu. 1. moztu. (a). du aditza. Cortar. Ixa biatza moztu dot aixkoriakin. Nahiz eta gaur oso nahasi erabiltzen den, belarra edo ilea moztu egiten da eta haragia, berriz, ebagi. Ik. ebági. ero. (a). juntagailua. O. Edo.   O. Bi ero iru aldiz esan jat./ Etxe bat ein ein ddou o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. Don. Edo ez da apenas entzuten. 2. moztu. (c). da aditza. Lotsaz, harriduraz edo beldurrez kokilduta gelditu.   Cortarse. Lapurra bera zala esan zotsenian moztuta geratu zan./ Trankill egon, ezta puxka bategaittik moztuko. MOZTUTA GERATU, batik bat. Sin. kortáu. 3. moztu. (c). du aditza. Cortar, rasear la pelota. Sin. ebági, kortáu.
mu. 1. mu. (b). onomatopeia. Behi marrosa, ondorengoa bezalakoetan: Beixa mu eta mu dabill./ Txalak mu eiñ orduko askia betetzen dotse pentsuz. MU EGIN: mugir. 2. mu. (a). izena. (haur hizkera.) Behia.   Vaca. Kattalin, ikusi mu zelaixan.
múda. 1. múda, múdia. (b). izena. Barruko arropa.   Muda, juego de ropa interior (calzoncillo y camiseta, en los hombres). Bi muda, prakak eta jertsia ipiñi dotsut. 2. múda, múdia. (c). izena. Muda que tienen algunos animales. Aizarixak, esate baterako, ille-mudia izaten dau. 3. múda, múdia. (c). izena. Aldaketa. Cambio Bixkai aldetik biarko mudia datorrela esan dau radixuak. Eguraldi-aldaketa, adibidean.
mudáu. 1. mudau. (b). da aditza. Cortarse la leche. Bero aundixakin errez mudatzen da esnia. Sin. zurbilddu, galdu, kortáu. 2. mudau. (b). da aditza. Mudarse de color, palidecer. Puxka bategaittik etxako koloriak mudauko (narrusendoa, aurpegi gogorrekoa dela)./ Esan notsanian koloriak mudau jakon. KOLORIAK MUDAU. 3. mudáu. (c). du aditza. Aldatu.   Mudar, cambiar. Subak udabarrixan mudatzen dabe narruz./ Noiz mudau biaittuzu izarak?
muéble, muéblia. (a). izena. Altzaria.   Mueble. MUEBLIAK: mobiliario.
múga. 1. muga, mugía. (b). izena. Límite, frontera, linde. Bizkaiko mugaraiño iges ein zoskun beixak./ Eztakitt nun dagon gure eta zuen terrenuen arteko mugia.
© Asier Sarasua
2. muga, mugía. (b). izena. MUNA (UB.-ANG.). Muna, amildegi txikia, bi lur sailen arteko bat-bateko desnibela.   Ribazo. Mugatik bera jausi zien irixak burdi tta guzti./ Plazentziako souetan dana da munia. Ik. pendiz.
muga-xagu, muga-xagua. izena. (Eibar) apodemus sylvaticus. Ratón de campo.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
múgarri, múgarrixa. (b). izena. MUNÁRRI (UB., ANG.). Mojón. Mugarrixak ziela ta etziela asarriak izete zien baztarretan.
muga-urrátu, muga-urratúa. (c). izena. MUNA-URRÁTU (UB-ANG.). Lubizia.   Corrimiento de tierras. Euri-aundixen ondorian izaten die muga-urratuak. Sin. luízi, lur-jáusi.
mugitta. MUITTA. Ik. moítta.
múla, múlia. (b). izena. Aita astarra eta ama behorra duen abere emea; bera antzua da, umerik egiten ez duena.   Mula, híbrido hembra de burro e yegua. Ik. mándo, mándako.
muléro, mulerúa. (c). izena. Mandazaina. Mulero. Gerra denporakoei edota oraintsu basoan lanean ibili direnei mulero deitzen zaie. Oso antzinakoei buruz aritzerakoan, ostera, mandazaiñ hitza agertzen da. Ik. mandázaiñ.
múlo, múlua. (b). izena. Mandoa. Sin. mándo. Ik. múla, mándako.
mun. 1. mun, múna. (c). izena. Muina.   Médula ósea, tuétano. Badakik nik erreumiandako, azurretarako, igurtzitzeko, erabilli izan dotena muna. Klem./ Batzui gustatze jakue muna jateko. 2. mun. Ik. ernémun.
muna. Ik. muga.
múndu, mundúa. (a). izena. Mundo. 2 komentario mundua mundu danetik. (c). esapidea. Betidanik. Mundua mundu danetik aberatsa pobrian kontura bizi dok.
mún émon. (b). dio aditza. MUN EIÑ. Musu eman (baina ez pertsona bati aurpegian).   Besar algo, o a alguna persona en sitio diferente a la cara. Relikixiai mun emotera joaten giñan elizan./ Aitta-santuak ezotsan gure lurrai munik emon./ Eskuan emun gontsan mun. Ik. laztana emon, pa eiñ.
múñeka, múñekia. (a). izena. Panpina.   Muñeca. Zaharrek andere edo andera esan ohi dute.