Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mordóillo
moskol
© Ezezaguna
móstaza, móztazia. (d). izena. . sinapsis arvensis. Moztaza silvestre. Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da.
mósto, móstua. (c). izena. Dolaretik irteten duen sagar-zuku berria.   Mosto. Dolaratik lelengo, upelera zoianian, mostua esaten gontsan. Don.
mostril, mostrilla. adjektiboa. (Antzuola) Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. mostrongo, mostrongona, potril, tronpil, tronpota. (Lar Antz)
mostrongo, mostrongona, mostrongua, mostrongonia. adjektiboa. "Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. potril, tronpil, tronpota.
mósu, mosúa. (a). izena. MUSU. Musu ere entzun daiteke. Aurpegia.   Cara, rostro. Mosua garbitzeke nago oinddio. Zera dio Azkuek: "Sin embargo no se dice mosuko miña sino arpegiko miña." Bergaran ere hala da. Arpegi-ren sarrera azpian agertzen diren beste erabilerak ere ez dira mosu-rekin esan ohi. Ondorengoak ere ez arpegi-rekin. Leintzen mosu-ren erabilera zabalagoa da, ostera. Sin. arpégi. ama-mosu izan. (c). esapidea. Musuan amaren antza izan.   Tener la cara de la madre. Zu ama-mosu za eta zure anaia berriz aitta-mosu./ Familixa orretan danak die ama-mosu. Baita: aitta-mosu, aittajauna-mosu...
mosú-gítarra. 1. mosú-gítarra, mosú-gítarria. (c). izena. Musu-gitarra.   Pequeño instrumento musical compuesto por un hierro curvado y una varilla vibradora que utiliza la boca como caja de resonancia. Erromeixatik etxerakuan mosu-gitarria juaz etortze giñan. Bergaran ezetz dirudi, baina beste zenbait lekutan tronpa deitu izan zaio tresna honi. 2. mosú-gítarra, mosú-gítarria. (c). izena. Ahoko soinua, filarmonika.