Hiztegia
mórtzilla, mórtzillia. (d). izena. MÚRTZILLA. Odoloste handia. Morcillón. Mortzillak banan banakuak eta aundixak izaten die, odolostiak, ostera meiauak eta korda bakoitzian mordua.
Lehen asko egiten ziren, baina aspaldian ez dugu mortzillarik ikusten. Leintzen, ganaduaren odolaz egindakoari esaten zaio.
moskan, moskána. (c). izena. Intxaurraren azal berdea. Cáscara verde de la nuez. Moskanakin ibilli ezkero nekeza da eskuak garbitzia.
Gure amak dio eskuak moskanez zikinduta joan ezkero, «Kaputxinuak bietzak moztuko dotsu» esaten zietela etxean. Zergatik ote? moskanak kendu. esapidea. "Harro edo tonto usainak kendu. Ibilli hadi harrokerixekin frontoian, da laster kenduko deuz moskanok." (Zuaz Deb).
móstaza, móztazia. (d). izena. . sinapsis arvensis. Moztaza silvestre. Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da.
mósto, móstua. (c). izena. Dolaretik irteten duen sagar-zuku berria. Mosto. Dolaratik lelengo, upelera zoianian, mostua esaten gontsan. Don.
mostril, mostrilla. adjektiboa. (Antzuola) Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. mostrongo, mostrongona, potril, tronpil, tronpota. (Lar Antz)