Hiztegia
míkatz, mikátza. (b). adjektiboa. MÍKOTX. Mingotsa. Amargo, -a Sagar berdiak eta gaztaiña gordiñak mikatzak izaten die.
mikeléte, mikeletía. (c). izena. Garai bateko polizia forala. Partia emon ebenian, mikeletiak. Etorri ei zien zortzi mikelete ero amar, inddar aundixa. Hil.
komentario 1
míko, -u, mikúa, -ía. (b). adjektiboa. Mizkina jaten. Melindroso, -a en el comer. Txikittan mikua intzan i galanta./ Gure neskatillia mika samarra da jaten. Batzuek txepel, zazpiki, zentzua ere ematen diote. Ik. mika.
miliziáno, -a, milizianúa, ía. (d). izena. Azkenengo gerratearen hasieran sortu ziren herri-milizietako kidea. Hemen Elgetaldeko frentean jardun zuten, besteak beste. "Gorriei" (sozialista, komunista, anarkista eta abarri) esaten zitzaien "miliziano, -a", baina ez, normalean, gudari nazionalistei. Milizianuak dare etxostian. Milizianuak esaten gontsen gorrixei. Fran.
míllagru, -o, míllagrua. (b). izena. MILAGRO. Milagro. Sueldo onekin millagruik eziñ eiñ.
MILAGRO entzuten da orain. míllagru ez izan. (c). esapidea. Harritzekoa ez izan. Ezta millagru lan barik dagona desesperauta egotia.
míllagruz. (c). adberbioa. De milagro. Millagruz enajuan baztarra jo.
milláko, millakúa. (b). izena. Mila unitate dituena. Millar. Etxakixat zenbat arbola egongo dien, baiña millako bat ero. Mila pezetako diruaz, batik bat. Millakuak, bosmillakuak, danetik zeuzkan poltsikuan.
míllu, millúa. (d). izena. . NÍLLU, MIRILLU, MERILLU. foeniculum vulgare. Anis belarra. Hinojo. Sin. anis bédar.
mimóntzi, mimóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Mimozalea. Mimoso, -a. Mimontzi majua eindda dago zuen txikixa./ Ixildu zaittez, mimontzi.
mimósa, mimosía. (b). izena. . acacia dealbata. Mimosa. Apaingarri gisa lorategietan eta ikus daitekeen arbola ez oso handia. Alkaziaren tankerako hostoak eta lekak ditu.