Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mikaáldi
mimósa
mikaáldi. 1. mikaáldi, mikaaldíxa. (c). izena. Oiloa mika dagoeneko aldia.   Epoca en que la gallina está de muda y no pone huevos. Oillo onek ia bigarren mikaaldixa dabe. 2. mikaáldi, mikaaldíxa. (c). izena. Pertsona batek, neskatilak, batez ere, ezertarako gogorik ez duen aldia. Jateko gogoa falta, batik bat. Baita urduri edo haserrekor.   Temporada en que una persona, una niña casi siempre, está sin apetito, nerviosa o quisquillosa. Gure neskatilliak egundoko mikaaldixa dauka aspaldi onetan. Ez jan, ez patxaraik...
mikátu. 1. mikatu. (c). da aditza. Oiloa gaixotu: lumak jausten zaizkie eta ez dute arrautzarik jartzen. Pasakorra da.   Ponerse de muda la gallina. Oingo oilluak ez i die mikatzen. míka egon. (c). esapidea. MIKÁTUTA EGON. Mikaldian egon. Oilluak mika dagon denporan eztau arrautzaik eitten. 2. mikatu. (c). da aditza. MIKOTU. Pertsona bat ezertarako gogorik gabe gelditu, jateko gogorik gabe, batik bat.   Quedarse sin ganas de nada, perder el apetito una persona. Txikittan danetik jaten zeban, baiña aspaldixan ziero mikatuta dago. Emakumeez gehiago. MIKOTU ere bai gizonezkoez. komentario 1
míkatz, mikátza. (b). adjektiboa. MÍKOTX. Mingotsa.   Amargo, -a Sagar berdiak eta gaztaiña gordiñak mikatzak izaten die.
mikeléte, mikeletía. (c). izena. Garai bateko polizia forala. Partia emon ebenian, mikeletiak. Etorri ei zien zortzi mikelete ero amar, inddar aundixa. Hil. komentario 1
míko, -u, mikúa, -ía. (b). adjektiboa. Mizkina jaten.   Melindroso, -a en el comer. Txikittan mikua intzan i galanta./ Gure neskatillia mika samarra da jaten. Batzuek txepel, zazpiki, zentzua ere ematen diote. Ik. mika.
milagro. Ik. millagru.
Miláitos. (c). izen propioa. Milagritos. Hala deitzen genion gure arreba Milari.
miliziáno, -a, milizianúa, ía. (d). izena. Azkenengo gerratearen hasieran sortu ziren herri-milizietako kidea. Hemen Elgetaldeko frentean jardun zuten, besteak beste. "Gorriei" (sozialista, komunista, anarkista eta abarri) esaten zitzaien "miliziano, -a", baina ez, normalean, gudari nazionalistei. Milizianuak dare etxostian. Milizianuak esaten gontsen gorrixei. Fran.
mílla. (a). zenbatzailea. Mil. MÍLLAKA. Miles. Millaka uso pasau die. Ik. milla alde egon ez.
míllagru, -o, míllagrua. (b). izena. MILAGRO. Milagro. Sueldo onekin millagruik eziñ eiñ. MILAGRO entzuten da orain. míllagru ez izan. (c). esapidea. Harritzekoa ez izan. Ezta millagru lan barik dagona desesperauta egotia. míllagruz. (c). adberbioa. De milagro. Millagruz enajuan baztarra jo.
milláko, millakúa. (b). izena. Mila unitate dituena.   Millar. Etxakixat zenbat arbola egongo dien, baiña millako bat ero. Mila pezetako diruaz, batik bat. Millakuak, bosmillakuak, danetik zeuzkan poltsikuan.
millesker. interjekzioa. Eskerrik asko. Sin. eskerrikasko.
millóe, -i, millóia. (a). zenbatzailea. Millón. Erozeiñ auto milloia kostatzen da.
© Jaione Isazelaia
míllu, millúa. (d). izena. . NÍLLU, MIRILLU, MERILLU. foeniculum vulgare. Anis belarra.  Hinojo. Sin. anis bédar.
mimáu. (a). du aditza. Mimar.
mímen, mímena. (b). izena. (Osintxu) Zumea.   Mimbre. komentario 1 Sin. zúma.
mímo, mímuak. (a). izena. Mimos. Mimo eskian dabill ama. Pluralean ia beti.
mimóntzi, mimóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Mimozalea.   Mimoso, -a. Mimontzi majua eindda dago zuen txikixa./ Ixildu zaittez, mimontzi.