Hiztegia
merkeáldi, merkealdíxa. (c). izena. Zerbait merke dagoeneko sasoia. Aspaldixan piñuak merkealdixa dauka./ Tomatiak merkealdixa daukanian aprobetxatzen dau jentiak tomatadia eitteko. Askotan bi hitz bezala sentitzen dira: merke aldi.
komentario 1
merketári, merketaríxa. (c). izena. Merkataria, eroslea. Batik bat ganadu eroslea: harakina, tratantea, baserrira erosketa egitera datorrenean. Pinuak, lurra, etab. erosi nahi dituena ere bai. Mercader, comprador. Gaur merketarixa izan dou txalak ikusten. Auraxe merketarixa, erraldia bosteun pezeta bakarrik ainddu dosku ta.
Etimologia herritarra dirudi. Hitz zaharra merkatari izango da, baina hauek beti merke erosi nahi dutenez, ba merketari. Konpradore ere esaten da, oso generikoa bada ere. Ik. erostéille, konpradóre, trátante.
merkezurrían. adberbioa. Merke, pezetari begiratuz. Mirando a la peseta, racaneando. Txaketa au merkezurrian erosittakua don da alakua urten jon./ Ori beti azkenengo orduan ibiltzen don plazan, beti merkezurrian.
mérma, mermía. (d). izena. Merma. Patatiak merma asko dauka aurten. Aprobetxagarria ez dena, ustela edo matxarra delako.
mértxi. (b). (eufemismoa.) Eskerrikasko. Gracias. Mertxi erregaluagatik./ Bueno bai, mutxo mertxi (erdi brometan). Eskerrikasko esatea gehitxo iruditzen denean esaten da, gehienbat, ia euf. gisa. Ez da bestea bezain serioa. Etim.: frantseseko "merci". Ik. eskerrikásko.
meséde, mesedía. (a). izena. Favor. Mesede bat eskatzera nator.
Sin. fabore. meséde eiñ. (b). dio aditza. On egin. Erretirua artziak mesede ein ddotsa.
mesédez. (a). Por favor. komentario 1 Sin. fabórez. mesédez eta fabórez. (b). esapidea. (adierazkorra.) Ixilik egon ari mesedez eta faborez. Ixilik egon ari mesedez eta faborez.
méta, metía. (b). izena. Belar, garo, gari... pila konikoa. Montón cónico de hierba, haces de trigo, etc. Aiziak metia bota dau./ Sapaixa beteta daukau ta metak ein biakoittugu zelaixan.. Batzuentzat denak dira metak, baina Bergarako leku askotan metak eta zuatzak bereizten dira: Garo-zuatza (edo bedar-zu(b)atza) erdian zuatz-makila duen garo-multzoa da; garo-metia (edo bedar-metia) makilarik gabeko garo-bilduma. Behin-behineko belar pilak, adibidez, bedar-metak dira; iraunarazteko asmotan eta zuatz-makila eta guzti egindakoak, bedar-zuatzak. komentario 1 Ik. bedar-méta, gari-méta, garo-méta, zuátz.
metáu. (b). du aditza. Metak egin. Bedarrondua metatzen diardu Julienek, eurixa dator da. Ik. metia eiñ s.v. meta.
metró-kúbiko, metró-kúbikua. (c). izena. Metro cúbico. Zenbat metro-kubiko ete dago baso onetan?/ Zenbaten dabill metro-kubikua?
méza, mezía. (a). izena. Misa. Goizeko mezatik etxera etorri, da mirabe bat ero bi egongo zien, arekin naasi tokatzen zan ganajatekuak eiñ. Hil.
Mezetan, mezetatik, mezetara..., hitza soilik doanean, baina goizeko mezan, g. mezatik, g. mezara (eta baita goizeko mezetara, etab.). komentario 1 goizéko méza, goizéko mezía. (b). izen propioa. Goizian goiz ematen den meza.
komentario 1 meza-barri, meza-barrixa. (c). izena. Apaizak ematen duen bere lehenengo meza. Meza barrixa emoten ei dau Elgetan Errekaldeko semiak.
komentario 1 mezá-náusi, mezá-náusixa. (b). izena. Misa mayor.
mezía emon. (a). MEZÍA ESAN. Celebrar misa.
mezía lagúndu. (b). Monagilo lana egin. Zazpi urtekin ikasi najuan mezia laguntzen. mezia pasau. esapidea. MEZA PASAUA IZEN. "Garaia pasatu dela, edo norbaitek zerbait berandu egiten diharduela adierazten du. Arraiña ekarri dot... baiña bazkaldu dozue? Mezia pasau da orduan./ Ori meza pasaua da." (Lar Antz).
meza-díru, meza-díruak. (c). izena. Norbait hiltzen denean haren aldeko mezak emateko batzen den dirua. El dinero que se recoge para decir misas en favor de un fallecido. Elizpian batuittue meza-diruak./ Meza-diruak artu eta afaittan gastau ei zittuan. Pluralean.
komentario 1