Hiztegia
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.
mendíarte, mendíartia. (c). izena. Valle estrecho. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria.
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra. Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia.
Ik. espálda.
mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). izena. Mendi-bizkarra. Cresta de monte. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño.
Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil. Ik. mendi-bízkar, gaillur.
mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). izena. Cima de monte. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don.
mendigoizále, mendigoizalía. (b). izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat. Componente de un grupo montañero. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan.
komentario 1
mendi-ibílli, mendi-ibillíxa. (c). izena. Ibilaldia mendia zehar. Paseo por el monte. Medikuak esan dost mendi-ibilli batzuk komeni jatala. Sin. mendí-buelta.
mendi-tóntor, mendi-tontórra. (a). izena. Mendi punta. La cima del monte. Orduerdixan aillegau giñan mendi-tontorrera.
mendráu. (d). du aditza. Hazi, tamainuz irabazi, bizimoduan aurrera egin. Auntzak azala jan ezkero eztau landariak mendratzen./ Arek, dan fiñakin, ietargixan be mendrau eingo leuke.
komentario 1
méngel, mengéla. (d). adjektiboa. Insustancial, apocado, -a. Gutxi erabilia. Ik. memélo, -a, mengénillo.
mengénillo, mengénillua. (d). adjektiboa. Memeloa. Insustancial, apocado, -a. Orren anaia mengenillo samar bat zuan da fraille sartu zuan Arantzazun, gerria akabau zanian. Ik. méngel.
mengor, mengórra. izena. Irendutako oilaskoei mengorra konsumitzen zaiela eta guztiz nagitzen direla dio Ben.k. Ez dakigu zer izan daitekeen. Elkonian euan andria, oillaskuak kapatzen zittuana. Gero arek pa, mengorra konsumidu eitte jakue, ta, jateko baiño nagixao. Ben.
komentario 1