Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
martxo
matrailléko
matrailléko, matraillekúa. (b). izena. MATRAILLEKO. Belarrondokoa.  Sopapo, tortazo en la cara. Ixilik ezpazare matrailleko bat emongotsut. Esku zabalarekin ematen dena omen. Ik. belárrezkiñako, belárrondoko, zaplatéko.
mátraka. komentario 1
© Josu Okina
1. mátraka. (b). izena. Neskatila bihurri eta geldi egon ezin dena.   Se dice de las chicas revoltosas. Len formala zan baiña matraka majua eindda dago./ Ume denporia? Matraka galantak giñala, amen, eskolan. Eli.
© Josu Okina
2. matraka, matrakia. izena. (Leintz) Bihorrak-eta uxatzeko erabiltzen den trastea.   Carraca. Ik. kárraka.
mátrakakerixa, mátrakakerixia. (c). izena. Matrakaren ekintzak. Baiña guk matrakakerixak an be aundi-aundi-aundixak ein giñuzen. Eli. Azen.: matrakakeríxa, -ía ere bai.
matrákau. (d). du aditza. Jipoitu.   Maltratar, golpear a alguien. Ik. mangáu.
matriz, matríza. (c). izena. Matriz. Ik. umétoki.