Hiztegia
matrailléko, matraillekúa. (b). izena. MATRAILLEKO. Belarrondokoa. Sopapo, tortazo en la cara. Ixilik ezpazare matrailleko bat emongotsut. Esku zabalarekin ematen dena omen. Ik. belárrezkiñako, belárrondoko, zaplatéko.
mátraka. komentario 1 1. mátraka. (b). izena. Neskatila bihurri eta geldi egon ezin dena. Se dice de las chicas revoltosas. Len formala zan baiña matraka majua eindda dago./ Ume denporia? Matraka galantak giñala, amen, eskolan. Eli.
2. matraka, matrakia. izena. (Leintz) Bihorrak-eta uxatzeko erabiltzen den trastea. Carraca. Ik. kárraka.
mátrakakerixa, mátrakakerixia. (c). izena. Matrakaren ekintzak. Baiña guk matrakakerixak an be aundi-aundi-aundixak ein giñuzen. Eli. Azen.: matrakakeríxa, -ía ere bai.